19-20 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
19-20 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020-03-16

Martxoaren 16-18(1B)-17(1A)-rako lana - Koronabirusa

Aste honetan eta etxeko egonaldi hau amaitu arte zerbait egin beharko duzue etxean IKTko orduetan!

Gaur, eskegiko dizuet hemen esteka gure bideojokuak egiteko programa instalatzeko artxibora. Etxean Windows sistema eragilea duzuenak  soilik instala dezakezue bertatik eta egun hauetan lana aurreratu dezakezue, baina guztiek ez duzuenez aukera hori izango, blogean informazio interesgarria argitaratuko duzue.

EGUNERATUTA ZEROLAUNCHER INSTALATZEKO GOIKO ESTEKA!!!!!  Ea honek ondo funtzionatzen duen. Baten batek frogatuz gero, esaidazue ea ondo ala txarto doan mesedez emailez!

Argi dago ezin dugula utzi Koronabirusaren gaia pasatzen blogean berari buruz hitzik idatzi gabe.
Beraz hori izango da gaurko sarreraren gaia.
Enfokatu ahal duzue nahi duzuen ikuspuntutik: aholkuak eman, egoeraren berri eman, sintomak eta gaixotuz gero eman beharreko pausuetaz informatu, ekonomiaren ikuspuntutik honen eragina, ikastolan nola doan hasi berri dugun jarduera mota berri hau, gobernuek hartitako neurriak, herrialde desberdinetan nola egin zaion aurre... NAHI DUZUENA!
Saiatu hori bai, estekak, irudi edo argazki adierazgarriak txertatzen, bideo interesgarriren bat edo audioren bat , hau da, denetariko baliabideak txertatzen.
Eta noski, ez ahaztu izenburu on bat ipintzea eta ondo etiketatzea sarrera. Sarrera bat ikasle bakoitzeko ikusi nahi dut blogean. Baten batek sarrera bereziki landua eginez gero, extra modura zenbatuko diot.

Momentuz, zalantzak edo mezuak emailez(andikoetxeal@lauroikastola.eus)!

2020-01-25

ASTE HONETARAKO LANA

LANA 1B (Urt 27 eta Urt29)

Bi egunetan ez naizenez zuekin egongo hauxe da egin beharko duzuen lana:

Hasteko  P1_BizitzaMaila egizue. Kontutan izan ariketa hori egiteko behar duzuen guztia eman dugula. Pentsatu ondo zer egin behar duen programak eta horretarako, egin ditugun ZilchScriptetatik (F11_aldagaiak, F12_BalioAleatorioak eta F13_Baldintzak) zer kode zati kopiatu behar duzuen. Noski, gero egokitu beharko duzue kodea eskakizunak bete ditzan.

Ariketa hau amaitu eta gero, bigarren zatiko ariketa egiten has zaitezkete, P2_PilotaKontrolatzailea.  

Honekin nahiko daukazue bi egunetarako baina norbaitek ariketa biak amaituko balitu, Programazioa-3-ko ariketarekin hasi daiteke: F3_TeklatuBidezMugitu

Zalantzarik baduzue eta ezin baduzue aurrera egin idatzi ahal didazue email bat arazoa kontatuz eta ahal badut erantzungo dizuet. andikoetxeal@lauroikastola.eus

Ostegunean ikusiko dugu non geratu zareten.

LANA 1A (Urt 27)

Asteartean ez naizenez egongo, aurreko egunean esan nizuen P1_BizitzaMaila egiteko. Kontutan izan ariketa hori egiteko behar duzuen guztia eman dugula. Pentsatu ondo zer egin behar duen programak eta horretarako, egin ditugun ZilchScriptetatik (F11_aldagaiak, F12_BalioAleatorioak eta F13_Baldintzak) zer kode zati kopiatu behar duzuen. Noski, gero egokitu beharko duzue kodea eskakizunak bete ditzan.

Ariketa hau amaituz gero, bigarren zatiko ariketa egiten has zaitezkete, P2_PilotaKontrolatzailea.  
Honekin nahiko daukazue. 

Zalantzarik baduzue eta ezin baduzue aurrera egin idatzi ahal didazue email bat arazoa kontatuz eta ahal badut erantzungo dizuet. andikoetxeal@lauroikastola.eus

Ostegunean ikusiko dugu non geratu zareten.

2020-01-14

RubeGoldberg lanak entregatzeko prozedura

  1. Exekutagarri bat (.exe) entregatu behar duzue RG1AYY-IZENA.exe  edo RG1BYY-IZENA.exe izenekoa. (non YY:Taldearen zenbakia den eta izena soilik banakako lana eginez gero ipiniko duzuelarik.) Exekutagarria lortzeko, proiektua zabalik duzuela, Project=> Export Game aukeratu eta izena idatzi. Fitxategi hori, zuen bigarren ebaluaketako Drive-ko karpetara igo ezazue, RubeGoldberg izeneko azpikarpetara.             
  2. Backup fitxategi bat (ZIP). Karpeta berean Driven. Izena aldatu eta exekutagarriaren izen bera ipini.                                                                 
  3. Ez ahaztu galdetegi hau betetzea!

Hau guztia eta ariketari buruzko zehaztasun guztiak ikusteko hona jo.

2019-11-05

Zientziari buruzko bideo laburren lehiaketa 2019ko urriaren 30etik 2020ko apirilaren 22ra: On Zientzia


Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren 10. edizioa antolatu dute, zientzia eta teknologia dibulgatzeko. Teknopolis zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebista-programaren barruan eratu da lehiaketa.

Lehiaketaren helburua zientzia eta teknologia sustatzen dituzten bideo labur eta originalen ekoizpena eta difusioa da, publiko mota guztientzako baliagarri izan daitezen.
Gaia guztiz askea da eta adin eta nazionalitate guztietako herritarrek har dezakete parte lehiaketan.
DBH eta Batxilergoko ikasleen parte hartzea bultzatzeko, 1000€-rekin saritutako Gazte saria emango da.
Interesaturik egonez gero, oinarriak irakurri eta martxan jarri. Apririlaren 22ra arte duzue zabalik izena emateko epea.
Eta inspirazio apur bat behar baduzu, ikus itzazu aurreko edizioetako bideoak.

2019-09-19

Bizkaia Zientzia Plaza: NAUKAS BILBAO 2019 - Irailak 19-22

Bizkaia zientzia plaza bat izan dadin, EHU-ko Kultura Zientifikoko Katedrak Bizkaia Zientzia Plaza deituriko 8 egunetako ekimena antolatu du irailaren 18an hasi eta 25ean bukatuko dena.

Ekimenaren barruan Ciencia Show, Naukas Pro, Naukas eta Naukas Kids, eta Bidebarrieta Zientifikoa ekintzak antolatu du.

Naukas 2019-ko kartela
Eta berriz dugu hemen beraz NAUKAS, zientzia-dibulgazio ikuskizun handia Bilbon, Euskalduna Jauregian. Aurtengoa 9. edizioa izango da eta 100 zientzialari/dibulgatzaile baino gehiago bilduko ditu.

Aurtengo programa Naukasen orrian kontsulta dezakezu.
Eitb-k egitaraua euskeraz eskeintzen digu.

EITB.EUS-ek aukera emango digu zuzenean ikusteko ekitaldia eta hemendik zuzenean zabaldu ahal dituzue zuzeneko emanaldiak:

NAUKAS PRO: Osteguna 19

Hainbat ikergunek, laborategik, zientzialarik eta lantaldek hartuko dute parte bertan, eta 20 minutu izango dituzte beraien lana zertan datzan azaltzeko.

NAUKAS: Ostirala 20 eta Larunbata 21

10 minutuko hitzaldiak. Ikuskizunak, elkarrizketak eta sari banaketak ere izango dira, urtero bezala.

NAUKAS KIDS: Igandea 22

Igande goizean 10:00etatik 13:30ak arte gazteenei zuzendutako ekitaldia.
Bertan, ikuskizunak, zirkua, tailerrak, umorea eta ukitzen den zientzia izango dute umeek.

Sarrera librea eta doakoa da.Animatu zaitezte!!!

2019-09-12

TOP@DIPC - ZIENTZIAREKIN SOLASEAN

Urtero bezala, batxilerreko bigarren mailako lau ikaslek DIPCk antolatutako Passion for Knowledge 2019 jaialdiko top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketetan parte hartzeko aukera izango dute. Topaketa hauek Nobel saridun zein puntako ikertzaileen, eta ikasleen arteko topaketak dira eta hauen helburu nagusia Euskal Herriko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea da eta ezagutzarekiko pasioa piztea da. Ikasleek aukera izango dute giro lasai eta atsegin batean lehen mailako zientzialariekin, tartean hainbat Nobel Saridunekin, solasteko eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko. Aurten Bilboko topaketan Claude COHEN-TÁNNOUDJI fisikaria (Fisikako Nobel Saria 1997), María MARTINÓN paleoantropologoa eta Cristopher ROSSEL zientzialariak arituko dira. Zientzietako irakasleek topaketa hauen berri emango diete lehen klase egunetan gure ikasleei eta hauek zientzialarientzako zenbait galdera idatziz entregatuko dituzte. Interesatuen artean lau ikasle aukeratuak izango dira eta hauek urriaren 4an Guggenheim museora joango dira topaketetan parte hartzera. (Egitaraua) Animatu esperientzia interesgarri honetan parte hartzera! Aurten, galdera interesgarrienak saria jasoko du gainera!

2019-09-11

2019-2020 Kurtso berriaren hasiera

Urtero bezala, lehen klase egunean zuengandik informazioa jason nahi nuke elkar hobeto ezagutzeko eta zuen laguntzarekin, gelako dinamika ahalik eta hoberen joan dadin.
Horretarako, galdetegi hau betetzea.eskatzen dizuet.
Ondoren, Zabor elektronikoaren jarduerari hasiera emango diogu.
Ongi etorriak!