Baina... zer da programatzea?
Eta programazio lengoaiak? Guk zein erabiliko dugu? Irakurri ondoko sarrera eta ea galdera horien erantzuna aurkitzen duzun.
Has gaitezen!
Sortu proiektu berri bat: 1B_IZENA_Programazioa (Nola?) edo 1AD_IZENA_Programazioa izenekoa eta bertan, joango gara ariketa guztiak egiten.
( IZENA-ren ordez bakoitzak bere izena ipini, noski! Izena errepikatuta egonez gero, bereizteko abizenaren letraren bat ipini)
0. Programatzaileen lehen programa: Kaixo Mundua P0_KaixoMundua (Sakatu eta azalpenak aurkituko dituzu)
F11_Aldagaiak : Aldagaiak erabiltzen ikasteko froga.
F12_BalioAleatorioak : Zenbaki aleatorioak sortzea eta kudeatzea.
F13_Baldintzak : Baldintza baten arabera kode desberdina exekutatzeko.
- Zilch Script berri bat sortu P1_BizitzaMaila izenekoa eta bertan, ondokoa egiten duen programa bat idatziko duzue:
P1_BizitzaMaila
Zenbaki aleatorio oso pare bat sortu, 1 eta 20 zenbakien artekoak. Lehenengoa izango da geratzen zaizuen bizitza-maila eta bigarrena eraso baten ondorioz galduko duzun bizitza-maila.Hasteko, bi balioak erakutsi Console-an: "Daukazun bizitza-maila:x Galdutakoa:y"Ondoren...Biak berdinak badira, ondoko mezua erakutsi: " Bizitza-maila ZEROAN duzu. Minutu bat duzu bizitza irabazteko..."Galdutako puntuak dituenak baino gehiago badira, jokua amaitu dela adierazten duen mezu bat erakutsi.Bestela, kenketa egin (z=x-y) eta erakutsi mezu bat esanez "y puntu galdu dituzu, zure bizitza-maila orain z-an daukazu."
Noski, programa hau exekuta dadin eta ez aurretik idatzitakoak, lehen egindako ZilchScript osagaiak (F11_Aldagaiak, F12_BalioAleatorioak, F13_Baldintzak) kenduko ditugu LevelSettings-etik eta berri hau ipiniko dugu.
Exekutatu zenbait aldiz hiru kasuak eman arte, hau da, hiru mezuak ikusi arte.
Eta lortu duzuenean niri erakutsi , noski!
JARRAITU: Programazioa-2
Eta lortu duzuenean niri erakutsi , noski!
JARRAITU: Programazioa-2
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!