EGILE ESKUBIDEAK ETA CREATIVE COMMONS LIZENTZIAK


Blog batean idazten ari garela, kontu handiz ibili behar gara erabiltzen dugun materialaren jatorriaz, batez ere jabeak material horren gainean ezarritako erabilera-baldintzak ezagutu beharko ditugu eta errespetatu noski!

Orri honetan, Creative Commons lizentzien azalpena duzue euskeraz.

Wikipedian ere, euskeraz, lizentzia hauei buruzko informazioa irakur dezakezue, noski.

Sartu hemen jabetza intelektualari buruzko bideo bat ikusteko. Kontutan izan 2009-koa dela, baina ulertzeko egokia izan daiteke.


Eta non aurki ditzakegu erabilgarriak diren edukiak gure blogean erabiltzeko?

1.-Baliabideak bilatzen

Argi dago, interneten bidez gure lanak plazaratzen ditugunean, ezin ditugula besteen baliabideak erabili besterik gabe. Badakigu jabetzaren informaziorik ez bada agertzen ere, interneten dagoen guztiak jabea duela eta copyright babesa duela. 
Beraz, jakin behar dugu aurkitzen ditugun baliabideak zeintzuk baldintzatan erabil ditzakegun eta ondo erabiltzen, hau da, egile eskubideak errespetatuz.
Hortaz, gure lehen pausoa izango da Creative Commons lizentzia edo "domeinu publiko"-pean argitaratutako  baliabideak eskeintzen dituzten lekuak aurkitzea. Aurkitzen ditugun lekuak gure "Google bookmarks"-en gorde ahal ditugu etiketa egokiak erabiliz, gero erraz aurkitzeko asmoz: cc, creativecommons, baliabideak, argazkiak...

Hemen duzue zuen web orrietan edo lan publikoetan erabili ahal izango dituzuen baliabideak aurkitzeko zenbait lekuen zerrenda:


Google-en bilatu halako leku gehiago, milaka daude!
Ondoko hitzak bilatuz aurki ditzakegu: "repositorio imagenes libres", "banco de  imagenes libres gratis", "free images stock", "buscador imágenes libres"

Google=>Imagenes-en , Busqueda avanzada-ren bidez, Creative Commons lizentziapeko baliabideak ere aurki ditzakegula ez ahaztu! Baina kontuz, ez fidatu eta konprobatu irudiaren lizentzia erabili aurretik.


Eta, nola erabil ditzakegu CC Lizentziapean dauden edukiak?
Nola egin dezakegu eduki baten aitorpena edo atribuzioa?

2.- Baliabideak erabiltzen

Orain badakigu nondik hartu ditzakegun baliabideak, baina badakigu baldintza batzuk betetzea eskatzen dizkigutela lizentziaren arabera.
Beraz, orain, atribuzioa edo aitorpena nola egin dezakegun ikusiko dugu.

Artikulu honetan, adibideen bidez, ingeleraz, aitorpena egiteko modua azaltzen zaigu, baita aldaketak egin ditugunean ere.
Bukatzeko, PDF formatoan deskargatu ahal duzue Attributing Creative Commons Materials dokumentua, non eduki mota ezberdinak aitortzeko moduak azaltzen diren.

Horretarako beti interesgarria da adibide bat ikustea:
external image 408299457_693ee018ed.jpg
lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


Argi geratu behar dena beti baliabidearen izenburua (ez da derrigorrezkoa jatorrizko orrira esteka ipintzen badugu), norena den, nondik hartu dugun (esteka modura) eta zein lizentziapean erabiltzen ari garen, dagokion lizentziara esteka jarriz. Hobe pasatzea eskas geratzea baino!

Bueno, eta zein da ariketa?

Zuen blogean gai honen inguruan sarrera bat idatziko duzue "Egile eskubideak" izenburuarekin.
Bertan azaldu apur bat interneten argitaratzen diren errekurtsoen egile eskubideak zeintzuk diren (Copyright-a zer den azaldu). Azaldu baita zer diren Creative Commons lizentziak eta zein helburuarekin sortu ziren. CC lizentzia desberdinak aurkeztu, laburki azalduz bakoitzak baimentzen dituen erabilerak.

Aipatu zenbait leku non aurki ditzakegun copyright gabeko errekurtsoak. (Bilatu leku berriak, goiko zerrendakoak aspaldikoak dira eta seguru leku berri interesgarriak aurki ditzakezula!)

Eta bukatzeko, azaldu zer den aitorpena edo atribuzioa egitea (CC lizentzia guztietan atribuzioa egitea ezinbestekoa da) eta interneten aurkitutako copyright gabeko argazki bat jarri eta atribuzioa egingo duzue adibide modura.

Honela etiketatuko duzue sarrera hau: 3ebal,  ariketa, argazkiak, cc, creativecommonsatribuzioa

Atribuzioa nola egin?

Argazkiari berari esteka ipini ahal diogu eta esteka horrek, irudia hartu dugun orrira eramango gaitu (Ikusi goiko adibidea). Noski, atribuzioa egitea beharrezkoa bada, jabea nor den argi utzi beharko dugu. Idatzi bere izena eta pertsona horrek bere materiala publikatzeko leku ezagun bat badu, izena leku horretarako esteka bihurtu (Hau ez da beti posible izango...).

Ondoren, lizentziaren informazioa eman. Hau ikono baten bidez egin ahal dugu edo CC letrak ipini (edo CC0, Public Domain edo dagokiona...) eta hori esteka bihurtu lizentzia horren zehaztasunak ematen duen orrira eramateko.

Zenbait lekutan, atribuzioa egiteko html kodea ematen digute zuzenean kopiatu eta itsasteko moduan. Horrela denean lan piloa aurrezten digute, eta eskertzekoa da. Baina ariketa honetan, eskuz egiten saiatuko gara atribuzio bat nola egiten den ikasten ari gara eta!





Blog sarreraren balorazioa:
  • Atribuzioa ondo : Irudiaren epigrafean edo argazki-oinan.  Irudia jaso dugun orrirako esteka, egilea (egilearen orrirako estekarekin) eta Lizentzia (estekarekin ere) - puntu
  • Mezuaren edukia: 4 puntu (3 egile eskubideei eta CC lizentziei buruzko informazioa-1 atribuzioa nola egin)
  • Copyright gabeko errekurtsoak aurkitzeko helbideak: 1 puntu (zuek aurkitutakoak eta estekarekin)
  • Estekak testuan zehar: 1 puntu 
  • Ondo etiketatua egotea:  puntu (3ebal, ariketa, argazkiak, cc, creativecommonsatribuzioa)
  • Izenbururik ez :-1 (Penalizazioa)

Guztira: 10 puntu


Epea: Lan hau egiteko hiru saio erabiliko ditugu. 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!