Gure sitean edukia argitaratzen dugunean, zenbait gauza izan behar ditugu kontutan, hala nola:
- Plagiorik ez dugu egin behar. Eta, zer da plagioa?
- Zure informazio-iturriak zitatu behar dituzu. Horretarako lagungarria izan daiteke "Cite This For Me" izeneko Chrome nabigatzailearen luzapena.
- Egile-eskubideak errespetatu egin behar dituzu. Honetarako ezagutu beharko dituzu copyrigth, creative commons lizentziak, jabetza publikoa...
- Behin dakizula Copyright-dun materialik ezin duzula erabili bere jabearen baimena eskatu gabe, jakin beharko duzu non bilatu erabilgarriak diren errekurtsoak.
- Creative-Commons lizentziadun errekurtso horiek erabiliz gero, bere baldintzak errespetatu beharko dituzu eta horien artean,ezinbestekoa izango da obra hori bere egileari aitortzea, beraz hori ondo egiten ikasi beharko duzu.
- Ah! eta zure material propioarentzako aukeratuko duzu zeintzuk eskubide erreserbatu nahi dituzun eta horren arabera, lizentzia egokiarekin babestuko duzu.
Badugu lana, ezta?
Plagiorik ez!
Zer da plagioa eta nola ekiditu? Aurreko esteka jarraituz, konturatuko zarete kopuruak ez duela garrantzia. Esalditxo bat ere bada kopiatu duguna bere egilea aipatu gabe, plagioa da!
Zer da plagioa eta nola ekiditu? Aurreko esteka jarraituz, konturatuko zarete kopuruak ez duela garrantzia. Esalditxo bat ere bada kopiatu duguna bere egilea aipatu gabe, plagioa da!
Kontuz beraz! Irakurri zer egin behar den paragrafo bat zitatu nahi badugu gure web orrialdean.
"Si en mi trabajo cito literalmente una frase o un párrafo, debo poner el texto entre comillas, en cursiva o con otro tipo de letra y citar la fuente de donde lo he extraído, con la referencia bibliográfica completa."
Biblioteca.ua.es, (2015). Aprende sobre el plagio y cómo evitarlo. Biblioteca Universitaria - Propiedad Intelectual. [online] Available at: http://biblioteca.ua.es/es/propiedad-intelectual/plagio/aprende-sobre-el-plagio-y-como-evitarlo.html [Accessed 19 Oct. 2015].
Nahiz eta kopiatu ez, egokia izaten da informazio-iturrien aipamena egitea. Horretan, badaude hainbat web, aplikazio e.a. lagungarriak izan daitezkeenak.
Kontutan izan Bibliografia-formato asko daudela eta haietariko ba aukeratu beharko duzula, zure aipamenak beti itxura berekoak izan daitezen. APA delako formatua izan daiteke egokia adibidez.
Aukera on bat, "Cite This For Me" Chrome nabigatzailearen luzapena instalatzea izan daiteke. Honek aipamenak modu egokian egiten lagunduko digu. Goiko adibidea horrela eginda dago.
Erregistratuz gero, gorde ahal zango ditugu gure erreferentziak, bestela, sortu bezain laister kopiatu eta itsatsi beharko ditugu ez daitezen galdu.
Erregistratuz gero, gorde ahal zango ditugu gure erreferentziak, bestela, sortu bezain laister kopiatu eta itsatsi beharko ditugu ez daitezen galdu.
Egin dezagun froga ea nola geratzen zaigun Zabor Teknologikoaren proiektuko 3. jardueran, azken diapositiban.
Kontutan izan hemendik aurrera baduzula modu bat zure lanetako bibliografia modu egokian egiteko. Hau ez da soilik blogean erabiltzeko!
Copyright (Eskubide GUZTIAK erreserbatuta) vs Creative Commons (Eskubide BATZUK erreserbatuta). Bideoa ikusi Creative Commons lizentzien helburua zen den ulertzeko:
Creative Commons lizentziak eta bakoitzaren erabilera. Lizentzia mota hauek ezagutu behar ditugu bai halako lizentziadun obrak erabiltzeko eta bai gure obra guk nahi dugun moduan babestu ahal izateko.
Ez baduzu nahi CC lizentziarik erabili eta Copyright-a mantendu nahi baduzu, adierazi hori bestearen antzera, ikonoa ipini eta esaldi baten bidez adierazi.
Baliabide egokiak bilatzen
Baliabide egokiak bilatzen
Argi dago, interneten bidez gure lanak plazarazten ditugunean, ezin ditugula besteen baliabideak erabili inolako baimenik gabe. Badakigu jabetzaren informaziorik ez bada agertzen ere, interneten dagoen guztiak jabea duela eta copyright babesa duela. Beraz, jakin behar dugu baliabide ezberdinak zeintzuk baldintzatan erabil ditzakedan eta erabili ditzakedan horiek bilatzen eta ondo erabiltzen.
Hortaz, gure lehen ariketa honen inguruan Creative Commons lizentzia duten baliabideak eskeintzen dituzten lekuak aurkitzea izango da. Aurkitzen diugun lekuak gure "Google bookmarks"-en gordeko ditugu ondoko etiketa egokiak erabiliz, adibidez, cc, blogerako baliabideak, argazkiak, ...
Hemen duzue, baldintzak betez gero, zuen web orrietan edo lan publikoetan erabili ahal izango dituzuen baliabideak bilatzeko leku batzuk. Gorde itzazu leku hauek zuen GoogleBookmarks-en IKT karpetaren barruan IKT/Errekutso libreak karpetan.
Ondoko hitzak bilatuz aurki ditzakegu: "repositorio imagenes libres", "banco imagenes libres gratis", "free images stock", "buscador imágenes libres".
Google=>Imagenes-en , Busqueda avanzada-ren bidez, Creative Commons lizentziapeko baliabideak ere aurki ditzakegula ez ahaztu

- http://search.creativecommons.org/ Adibidez, kasu honetan argazkietaz gain audioak eta bideoak era aurkituko dituzue.
- Flickr-CreativeCommons
- OpenPhoto
- Wikimedia Commons (Euskeraz!)
Ondoko hitzak bilatuz aurki ditzakegu: "repositorio imagenes libres", "banco imagenes libres gratis", "free images stock", "buscador imágenes libres".
Google=>Imagenes-en , Busqueda avanzada-ren bidez, Creative Commons lizentziapeko baliabideak ere aurki ditzakegula ez ahaztu
Ariketa
Zoritxarrez, Google Bookmarks-ek ez du gure gogoko helbideak partekatzeko aukera ematen, beraz sitean sarreratxo bat idatziko duzue gai honen inguruan eta Googlee Bookmarks-en (Chromeko markadoreetan) gai honen inguruan "IKT/errekurtso libreak" karpetan gorde dituzun web orrialdeen estekak ipiniko dituzue.
_________________________________________________
Balorazioa:10 puntu
_________________________________________________
Balorazioa:10 puntu
Edukia: 0(ezer ere!)-1(oso eskasa) - 2(eskasa) - 3(ondo)Nik emandko estekak: 0( ez) - 1(baten bat) - 2( bai, denak)Berriak: bakoitzeko 1 ( 5 puntu gehienez!)Izenbururik ez: -1
_________________________________________________
Baliabide egokiak erabiltzen
Bueno, behin baliabide bat aukeratu dugula gure sitean erabiltzeko, bere lizentziak eskatzen dituen baldintzak errespetatu beharko ditugu.
Argazkien kasuan adibidez, Creative Commons lizentzia baldin badute, egilearen aitortzea egin beharko dugu, hau da, atribuzioa. Eta hori nola egiten da?
Kasuren batean gerta daiteke argazkiak berak atribuzioa eginda ekartzea. Horrela bada ez dugu ezer egin beharko. Ipini eta kitto.
Zoritxarrez hori ez da ohikoena eta guk idatzi beharko dugu atribuzioa. Argazkien kasuan, hoberena izango zen "leyenda" modura ipinzea.
Artikulu honetan atribuzioa nola egin behar den azaltzen da. Hori bai, ingeleraz!
Horretarako beti interesgarria da adibide bat ikustea. Horretarako joan gure hirugarren jardueraren azalpenera.
Hemen atribuzio-adibideak ikus ditzakezue.
Argi geratu behar dena beti baliabidea norena den, nondik hartu dugun (hau egokia da) eta zein lizentziapean erabiltzen ari garen. Hobe pasatzea eskas geratzea baino!
Baliabidea guztiz librea bada, nahiz eta ezer egin gabe erabili ahal dugun, hobe litzateke hori horrela adieraztea, gure blogean ikusten duenak jakin dezan libreki erabil dezakeela. Kasu honetan, egokiena izango zen adierazpen horretan esteka bat ipintzea informazio hori ematen duen orrira.
Baliabide egokiak erabiltzen
Bueno, behin baliabide bat aukeratu dugula gure sitean erabiltzeko, bere lizentziak eskatzen dituen baldintzak errespetatu beharko ditugu.
Argazkien kasuan adibidez, Creative Commons lizentzia baldin badute, egilearen aitortzea egin beharko dugu, hau da, atribuzioa. Eta hori nola egiten da?
Kasuren batean gerta daiteke argazkiak berak atribuzioa eginda ekartzea. Horrela bada ez dugu ezer egin beharko. Ipini eta kitto.
Zoritxarrez hori ez da ohikoena eta guk idatzi beharko dugu atribuzioa. Argazkien kasuan, hoberena izango zen "leyenda" modura ipinzea.
Artikulu honetan atribuzioa nola egin behar den azaltzen da. Hori bai, ingeleraz!
Horretarako beti interesgarria da adibide bat ikustea. Horretarako joan gure hirugarren jardueraren azalpenera.
Hemen atribuzio-adibideak ikus ditzakezue.
Baliabidea guztiz librea bada, nahiz eta ezer egin gabe erabili ahal dugun, hobe litzateke hori horrela adieraztea, gure blogean ikusten duenak jakin dezan libreki erabil dezakeela. Kasu honetan, egokiena izango zen adierazpen horretan esteka bat ipintzea informazio hori ematen duen orrira.
Ariketa
Sitean sarreratxo bat idatziko duzue, aipatuz sarrera horren helburua argazkiak modu egokian erabiltzen ikastea dela. Azaldu apur bat zein den erabilera egokia.Bertan, bi argazki ipiniko dituzue, baina argazki horiek Copyright-ik gabekoak izan behar dira. Begiratu ondo zeintzuk baldintzatan erabil daitekeen, zuen sitean txertatu eta atribuzioa egin (ez bada beharrezkoa ere, adierazi zein den bere egilea, bere lizentzia eta izenburua estekatu jaso duzun orrira) aipatutako adibidean bezala.
____________________________
Balorazioa: 10 puntutik
____________________________
Balorazioa: 10 puntutik
- Azalpen egokia: 0: Ez edo oso eskasa. 2:Ondo.
- Argazki bakoitzeko: 4 puntu (Irudiaren orrirako esteka izenburuan, egilearen orrirako esteka izenean eta Lizentziaren adierazpena eta esteka)
Epea: Lan hau egiteko ordu pare bat izango duzue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!