IRUDI DIGITALA


ID1-FORMATUZ ALDATU
 Painten irudi bat egingo dugu (Archivo=>Propiedades: 800x600 eko mihisea hartu ) eta marrazkitxo bat egizue, edozein

Gorde  (Archivo=>GuardarComo gainean ipinita) IZENA-ID1-IRUDIA  izenarekin ondoko formatuetan: BMP, PNG, JPG, GIF  


Zeinek okupatzen du gehien? Kalitate aldetik denak dira onak? Zeintzuk formatu dira egokiak irudi batentzako, helburua  web orri baten txertatzea bada?

Gauza bera egingo duzu argazki batekin: argazki bat hartu (daukazun bat edo ipadarekin orain atera dezakezu bat) eta  IZENA-ID1-ARGAZKIA izeneko kopia bat egizu. 

Gorde  (Archivo=>GuardarComo gainean ipinita) ondoko formatuetan: BMP, PNG, JPG, GIF 

Zeinek okupatzen du gehien? Kalitate aldetik denak dira onak? Zeintzuk formatu dira egokiak irudi batentzako, helburua  web orri baten txertatzea bada?


ID2-TAMAINAZ ALDATU

Ariketa hau egiteko beste argazki bat beharko dugu. Lehen bezala, daukazun bat hartu edo ipadarekin argazki bat atera eta ondoko izena ipin iezaiozu: IZENA-ID2-ORIJINALA

Ireki ezazu PhotoFiltre-rekin. (Deskargatu bertatik bertsio eramangarria eta instalatu, ez baduzu PhotoFiltre programa instalatuta) 

 Zein da bere tamaina pixeletan eta zenbat espazio okupatzen du diskoan?


Gure asmoa argazki hau blogean tamaina txikiago batean erakustea balitz, aukera hobea formatua aldatzen ibiltzea baino, pixel kopurua txikitzea izango zen, hau da, bere benetako tamaina txikitzea.

(Hori egiteko, Image ==> Image Size  ) 
  • Txikitu 800 pixeleko zabalera izan dezan (txikitu width eta ziurtatu "Preserve aspect ratio" markatuta dagoela, argazkia ez deformatzeko) Gordetzerakoan (Guardar Como...) izena aldatu : IZENA-ID2-width800
  • Txikitu 200   pixeleko zabalera izan dezan (txikitu width eta eta ziurtatu "Preserve aspect ratio", argazkia ez deformatzeko) Gordetzerakoan (Guardar como...) izena aldatu : IZENA-ID2-width200 
Artxiboen tamainak begiratu. Alde handia dago batetik bestera?  Igo irudi guztiak Drivera "Irudi digitala" karpetara

ID3-GARDENTASUNA APLIKATU

IZENA-ID1.BMP irudiaren kopia bat egizu IZENA-ID3 izena emaiozu kopiari.

Zabaldu PhotoFiltren eta fondo gardena ipiniko diogu. Image =>Transparent Color (Aukeratu zein kolore nahi duzun garden bihurtu)

PNG, JPG, eta GIF formatuetan gorde.(Izena aldatu barik)

Denek daukate fondo gardena? Zergatik? Fondo gardena duen irudia nahi badugu, zeintzuk formato erabiliko ditugu?  Igo irudi guztiak Drivera "Irudi digitala" karpetara

Ariketa guztietako irudi/argazki guztiak Driveko 1ebal/IRUDI DIGITALA karpetara igo itzazu.

ARIKETEN BERRI EMAN ZURE SITEAN


"IRUDI DIGITALA" izenburua duen orri bat sortu zure sitean. Bertan, hiru ariketa hauetan zehar egiten ikasi  duguna azalduko duzu. Noski, txertatu irudiak (kapturak azalpenak emateko eta ariketako irudiak) eta komentatu zeintzuk izan diren ateratako ondorioak
Adibidez:

-Lehen ariketan, lehen ariketako  irudiak erakutsi, adieraziz zein den formato desberdinetan fitxategiaren tamaina eta ondorio modura esan zein izango zen irudi/argazki horien kasuan, sitean argitaratzeko aukeratuko zenukena eta zergatik. Azaldu baita, nola egiten den formatu aldaketa

-Bigarren ariketan, argazki guztiak txertatu ( adierazi baita bakoitzak zenbat pixel dituen eta zenbat okupatzen duen). Ondorio modura, esan zein izango litzatekeen hoberena kasu honetan eta zergatik.Azaldu nola egiten den  tamaina aldatzearena

-Azkenik, erakutsi hirugarren ariketan erabilitako irudiak, formatoa argi adieraziz. Ondorio modura esan zeintzuk formatu diren gardentasuna onartzen dutenak. Azaldu nola egiten den gardentasuna aplikatzearena .


Gauzak  nola egiten diren azaltzeko, zuk hartutako kapturak erabili itzazu. 

Saia zaitez zure Siteko orriaren egitura egokia izan dadin, atalak ondo bereiztuz.
ONDORIOAK
Ikusi dugunez, irudiak edo argazkiak digitalki gordetzean formatu desberdinak aukeratu daitezke. Formatu bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta guk bereziki JPG, PNG eta GIF formatuak aztertu ditugu interneten erabiltzeko formatu egokiak direlako konpresioa aplikatzen baituteBMP formatua aldiz baztertuko dugu gure asmoa blogean txertatzea bada behintzat, konprimitu gabe gordetzen baititu irudiak eta beraz oso tamaina handiko fitxategiak direlako.

Formatuen berezitasunak kontutan hartuta GIF formatua argazkientzako ez da egokia izango kolore kopuru oso mugatua erabiltzen duelako, 256 kolore. Aldiz, irudientzako oso egokia izan daiteke 8 biteko kolore sakontasuna (8 bit pixel bakoitzeko) erabiliz, tamaina txikiko fitxategiak lortzen direlako.

JPG formatuak aldiz 24 bpp (24 biteko kolore sakontasuna) erabiltzen du eta beraz kolore kopurua 16 milioi baino gehiagokoa da ("Color verdadero") eta beraz formatu egokia izan daiteke argazkientzako, eta hori da erabniltzen ohi den formatua gure argazki kameratan.

Ondoko dokumentua irakurri formatu desberdinen ezaugarriak ezagutzeko:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!