Irudi digitalak eraldatzeko, Photofiltre programa erabiliko dugu.
Hemen, eraldaketa horietako batzuk nola egin azalduko dugu.
FORMATUA ALDATU (File>Save as... edo Shift+Ctrl+S)
Lehendabizi, ireki PhotoFiltrekin formatuz aldatu nahi duzun irudia.
Ondoren, File>Save as... sakatu eta irekiko den leihoan "Gorde honela" atalean aukeratu formatu berria.
Aprobetxatu ahal duzu izena edota karpetaz aldatzeko baita.
TAMAINA ALDATU (Image>Image size... edo Ctrl+H)
Lehendabizi, ireki PhotoFiltrekin tamainaz aldatu nahi duzun irudia.
Ondoren. "Image> Image size..." sakatu eta irekiko den leihoan aldatu Width EDO Height ziurtatuz "Preserve aspect ratio" markatuta dagoela ez baduzu irudia demormatzea nahi.
GARDENTASUNA APLIKATU (Image>Transparent color...)
ZATI BATEKIN GERATU edo MOZTU (Image>Image crop edo Shit+Ctrl+H)
Aukeratu irudiaren zati bat (Gezi zuria hartu eta inguratu moztu nahi duzun zatia) eta Image>Crop edo Shift+Ctrl+H sakatu. Irudiaren zati horrekin soilik geratuko zara.
MARKOA IPINI (Image>Outside frame)
IRUDIAK ELKARTU (Copy eta Paste Special>Assemble)
Zenbait irudi elkartu nahi badituzu, aukera bat izan daiteke irudi guztiekin bat egitea. Hori Photofiltrerekin erraz egin daiteke "Paste special" tresnarekin "Assemble" (ensamblar) aukera erabiliz.
Irudietako bat kopiatu (Edit>Copy) eta bestearen gainean kokatuta, Edit>Paste Special>Asemble... sakatu.
Agertuko zaizun leihoan aukeratu behar duzu non kokatu behar duen itsatsiko duen irudia: ezkerrean, eskuinean, goian edo behean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!