Nabigatzaileko luzapenak

Nabigatzaile bat erabiltzen dugunean, gure kasuan Chrome, jakin behar dugu honi etekina ateratzen. Horretarako, luzapenak erabil ditzakegu hainbat funtzionalitate berri lortzeko.  Nahi baduzu zure gailu guztietan luzapen berberak izan nabigatu identifikatuta eta horrela zure nabigatzailea edozein gailutan modu berean izango duzu konfiguratuta.

Nik interesgarri ikusten ditudan batzuk proposatuko dizkizuet hemen eta noski, zuek ere proposatu ahal dizkiguzue beste batzuk. Interesgarria izango zen extra modura zuen blogean halako batzuk aurkeztea, noski, zertan lagunduko diguten azalduz.

 ShortCuts for Google
Hau ondo konfiguratuz gero, eskura izango ditugu gehien erabiltzen ditugun Google-aplikazioak eta ez bakarrik hori, baita kanpoko web orriak ere.

App Launcher Customizer for Google 
Aurrekoaren antzekoa. Bietariko bat ipintzea komenigarria izan daiteke gehien erabiltzen dituzun Google aplikazioetan sartzeko. Aurrekoa bezala, hau ere konfiguratu beharko duzu.

 AdBlock
Honek blokeatuko dizkigu hain desatseginak diren pop-up leihoak.

 Cite This For Me
Bibliografia egiten lagunduko digu luzapen honek, irekita daukagun orrialdearen adierazpen bibliografiko egokia emango digularik.

 FireShot
Luzapen hau erabiliz, nabigatzailearen leihoan ikusten ari garenaren kapturak egin ahal izango ditugu (orri osoa, ikusten dena edota aukeratutako zati bat) eta hainbat formatutan gorde.        Lagungarria izan daiteke azaldu nahi dugunean dokumentu baten bidez nola egin ordenadorean zerbait.


Explain and Send Screenshots 
Aurrekoaren antzera, pantailan ikusten ari garena (osotasunean edo zati bat) kapturatu dezakegu eta zuzenean editatu ondoren, modu desberdinetan gordetzeko aukera emango digu. Bideoa modura pantailan ikusten ari dena grabatzeko aukera ere ematen du.(Watermark bat esleitzen dio behealdean doaneko bertsioan)

 Screencastify (Screen Video Recorder)
Pantailan gertatzen dena bideo modura grabatu ahal dugu luzapen honen bidez. Oso interesgarria azalpenak bideo formatuan grabatu nahi izanez gero.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!