Bizkaia zientzia plaza bat izan dadin,
EHU-ko Kultura Zientifikoko Katedrak Bizkaia Zientzia Plaza deituriko
8 egunetako ekimena antolatu du
irailaren 18an hasi eta 25ean bukatuko dena.
Ekimenaren barruan
Ciencia Show, Naukas Pro, Naukas eta Naukas Kids, eta
Bidebarrieta Zientifikoa ekintzak antolatu du.
 |
Naukas 2019-ko kartela |
Eta berriz dugu hemen beraz
NAUKAS, zientzia-dibulgazio ikuskizun handia Bilbon, Euskalduna Jauregian. Aurtengoa 9. edizioa izango da eta 100 zientzialari/dibulgatzaile baino gehiago bilduko ditu.
Aurtengo
programa Naukasen orrian kontsulta dezakezu.
Eitb-k egitaraua euskeraz eskeintzen digu.
EITB.EUS-ek aukera emango digu
zuzenean ikusteko ekitaldia eta
hemendik zuzenean zabaldu ahal dituzue
zuzeneko emanaldiak:
Hainbat ikergunek, laborategik, zientzialarik eta lantaldek hartuko dute parte bertan, eta
20 minutu izango dituzte
beraien lana zertan datzan azaltzeko.
NAUKAS: Ostirala 20 eta Larunbata 21
10 minutuko hitzaldiak. Ikuskizunak, elkarrizketak eta sari banaketak ere izango dira, urtero bezala.
NAUKAS KIDS: Igandea 22
Igande goizean 10:00etatik 13:30ak arte gazteenei zuzendutako ekitaldia.
Bertan,
ikuskizunak, zirkua, tailerrak, umorea eta ukitzen den zientzia izango dute umeek.
Sarrera librea eta doakoa da.Animatu zaitezte!!!