2018-09-12

Naukas Bilbao 2018



Naukas Bilbao 2018, Euskalduna Jauregian (Irailaren 13-tik 16-ra)

Urtero bezala, ostiral eta larunbateko saioetan, 10 minutuko txarlak tartekatuko dira ikuskizunekin, elkarrizketekin, sorpresekin eta sari banaketekin. 
Gainera, ostegun arratsaldez Naukas PRO delako saioa egingo da. Bertan, Ikerketa Zentroek, laborategiek, zientzialari ospetsuek edo lantaldeek 20 minutuko saioetan azalduko diote publiko orokorrari haien lana zertan datza.
Bukatzeko, txikienek ere haien tartea izango dute igande goizez, Naukas KIDS.
Ekitaldi guztietarako sarrera libre eta doakoa da eta ez duzue izena inon ere eman behar, joan eta kitto!🙂
Aurtengo 8. edizioaren programazioa ikusi eta seguru zerbait interesgarri aurkituko duzuela. 

Animatu eta Euskalduna Jauregira hurbildu zaitezte zientzian murgiltzera!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!