Rube Goldberg makina
Zero Engine - Ariketa 1
Deskribapena
Ariketa honetan, objektuak, propietateak eta errekurtsoak bereziki erabiltzen ikasi duzuela erakutsiko duzue.
“Rube Goldberg Machine” zeri deitzen zaion jakin nahi baduzue, Wikipedian aurki dezakezue informazioa. Laburtuz, esan daiteke gauza dela oso gauza simplea egitea oso modu konplikatuan.
Pare bat bideo utziko dizkizuet hemen nahiko ikusgarriak:
Pare bat bideo utziko dizkizuet hemen nahiko ikusgarriak:
Hoberena izango zen zenbait objektu desberdin erabiltzea, ezaugarri fisiko desberdinak dituztelarik. Nota ere, horren araberakoa izango da.
Zuen ariketa ondoko betebeharren arabera baloratuko da:
Grabitatearen menpe mugitzen hasiko den objektu bakar bat:
- Mugimendu guztiaren eragilea objektu bakar bat izango da.
Makina:
- Forma geometriko sinpleak erabiliz, (zirkuluak, laukiak, etab.) edota inportatutako irudiak erabiliz, sortu eremu bat sprite edo elementu desberdinez beteta, zeintzuekin gure bolak ala bestelako spritek elkarreragingo duten.
- Alda itzazue objektuen ezaugarriak, adibidez haien materiala, beste objektuekiko eraginak desberdinak izan daitezen.
- Definitu helburu kreatibo bat zuen makinarako. Hori lortu ahal duzue pilota leku zehatz batera bideratuz, bukaezineko mugimendua eraginez, ala bukatzerakoan objektu bat agertaraziz adibidez…
- Oharra: Makina, objektu bakar baten mugimenduak mugiaraziko du, “Rube Goldberg Machine“-aren baldintza errespetatuz.
KODERIK EZ!
- Ariketa honetan kodea debekatuta dago, objektuak, errekurtsoak eta ezaugarriak baino ez dituzue erabiliko.
- Proiektua zabaltzerakoan ezin da agertu akats mezurik ez inolako oharrik.
Entregatze data: Zehazteke
1AD : Azaroaren 12a, ostirala
1B : Azaroaren 11a, ostirala
Ariketa hau egiteko 7 saio izango dituzue. Ondoren, ariketa esportatu eta exekutagarria Drivera igoko duzue.
ZER eta NOLAentregatu (joan ordenean!)
- Ez ahaztu galdetegi hau betetzea!
- Amaitutako lanaren backup fitxategi bat (ZIP). Karpeta berean Driven. (Ez Backup karpetan!)
- Exekutagarri bat (.exe) entregatu behar duzue RG1AD2122-IZENA.exe edo RG1B2122-IZENA.exe izenekoa. (non a izena zure izena den, noski.) Exekutagarria lortzeko, proiektua zabalik duzuela, Project=> Export Game sakatu, karpeta aukeratu eta izena idatzi. Fitxategi hori, zuen lehen ebaluaketako Drive-ko karpetara igo ezazue, RubeGoldberg (edo RG) izeneko azpikarpetara, LANA izeneko azpikarpetara. (...1ebaluazioa>RG>LANA)
- Grabatu zure RubeGoldberg-ak nola funtzionatzen duen erakusten duen bideoa. Driveko karpeta berera igo eta RG1AD2122-IZENA edo RG1B2122-IZENA izena ipini.
- Sortu orri bat sitean "RubeGoldberg" izenekoa.(Menuan ager dadila )
- Bertan azaldu laburki ariketa honetan eskatu zaizuena.
- Bideoa txertatu. (NOLA?)
- Ipini baita zuen exekutagarrirako esteka bat nahi duenak (Windows ordenadore batetik!) jeitsi eta exekutatzeko aukera izan dezan.
- Bukatzeko, baloratu ariketa hau: Gustora egin duzu lan? Oso zaila iruditu zaizu, oso erreza? Izan dituzun arazoak komentatu...
Beherago daukazue lan honen errubrika.
Horretaz gain baloratuko da sitean egindako ariketaren aurkezpena, galdetegia modu egokian erantzutea eta driven eskatutako guztia egotea.
Ebaluaziorako gida
RG ariketa: Errubrikaren arabera. (14)Galdetegia: (1)
- Ondo erantzunda? (Nik konprobatuko dut esandako guztia ea hala den)
- Azalpena.(%20)
- Bideoa.(%40)
- Exekutagarrirako esteka.(%20)
- Ariketaren balorazioa.(%20)
Drive karpetan (1ebaluazioa>RG) eskatutako guztia:(1)
- backup definitiboa (%20)
- exekutagarria(%20)
- bideoa (%40)
- Aurreko backupak (1ebaluazioa>RG>backupak karpetan)(%20)
∙ Berandu entregatutako proiektuek penalizazioa izango dute.
∙ Epea amaitu eta astebete ondoren, aurkeztu gabeko proiektuek ZERO bat jasoko dute.
RG ariketa ebaluatzeko errubrika - NOTA:[0-10]
- Elementu interaktiboak (elementu estatiko guztiak elementu bakar bat modura zenbatzen dira. Modu berean, lotuta dauden objektu ezberdinak ere, elementu bat bezala zenbatuko dira.) Jarraian ipinitako eta berdin-berdinak diren elementu multzoak, bi elementu bezala zenbatuko dira.
o 20+ 8 puntu
o 10-19 6 puntu
o 3-9 4 puntu
o 1-2 1 puntu
o 0 0 puntu
- Elkarreragin desberdinak:
- 6 baino gehiago : +1
- 4,5-6: 0
- 4tik behera : -1
- Zailtasunak (efektuak, loturak, material berriak, spriteak irudiekin, ...)
o Oso Altua +2 puntu
o Altua +1 puntu
o Ertaina +0 puntu
o Baxua -1 puntu (Justu justu spriteren bat edo bi sprite sourcearekin)
o Oso eskasa: -2 puntu (Ez dago halako ezer ere!!!)
- Ikusgarritasuna (Wow Factor)
o Altua +1 puntu
o Ertaina +0 puntu
o Baxua -1 puntu
- Penalizazioak
o Kodea erabili du: -2 puntu
o Eragile bat baino gehiago: -1 puntu
o Helburua ez dago argi: -1 puntu
o Berandu entregatuta: -2 puntu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!