Nola txertatu Screencastify-ko edo Driven gordeta dagoen bideo bat blogean
Screencastify luzapena erabiliz grabatutako bideo bat nola txertatu zure blogean
- MyRecordings atala zabaldu eta txertatu nahi duzun bideoa zabaldu. Bideoa ikusiko da eta leihoa maximizatuta baldin badaukazu, eskuinean zutabe bat agertuko da non hiru atal egongo diren: Google Drive, Share eta Download.
- Share ataleko Embed Code aukera sakatu eta ematen dizun kodea kopia ezazu.
- Zure blog sarrera editatu eta zabaldu HTML ikuspegia. Leku egokian kode hori itsatsi eta berriz idazketa-ikuspegira bueltatzen zarenean bideoa txertatuta agertuko da.
OROKORREAN Driven gordeta daukazun bideo bat zure blogean txertatzeko ondoko pausuak eman beharko dituzu:
- Driven partekatzeko aukerara joan eta ipini estekaren bidez interneten dabilen eta esteka duen guztiek ikusi ahal izateko moduan. Irten aurretik KOPIATU ESTEKA.
- Ondoren, nabegatzailearen beste pestaña batetan esteka hori itsatsi eta bideoa ikusiko da.
- Eskuinean goian agertzen diren hiru puntutxuak sakatu eta zabaltzen den menuan kapsulatu elementua sakatu.
- HTML kodea emango dizu. Kopia ezazu kode hori eta zure blogean, sarreraren HTML ikuspegira pasatu eta leku egokian kode hori itsatsi. Berriz idazketa-ikuspegira pasatu eta bideoa bertan txertatuta agertuko da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!