PLATAFORMA JOKUA(The Platformer)
Joku hau Mario Bros edo Sonic modukoa da, non gure pertsonaiak, mugi daitezkeen plataformen artean salto egin beharko duen, etsaiak agertuko zaizkion, puntuak eskuratuko dituen elementu ezberdinak jasoz,...Hau da joku mota honetaz Wikipediak dioena...
Beste orri honetan, bideojoku moten sailkapena ikus dezakezue non plataforma-jokuak tartean dauden.
ARIKETA PROPOSAMENA
Hasteko, ariketaren GUTXIENEKOAK planteatuko ditugu:- Hasierako pantaila bat jolasaren izena, egilea eta jolasteko azalpen laburrekin.
- Jolasteko level bat.
- Jokalari bat.
- Hiru etsai mota, bat gutxienez mugikorra izanik.
- Irabazteko baldintza argia. Irabaziz gero pantaila bat irabazi duzula adieraziz.
- Galtzeko baldintza argia eta galduz gero GAME OVER pantaila erakutsi eta berriz jolasten hasteko aukera eman.
EPEAK AD - B
Zure gelari dagokion esteka sakatu ikusteko zer eta nola entregatu behar duzun zure jolasa egiten duzun bitartean.
HIRUGARREN EBALUAZIOKO NOTA
Hirugarren ebaluazioan, zure bideojokua izango da ponderazio handiena izango duena, baina ez da baloratuko den gauza bakarra izango:%80 -EDUKIAK:
BIDEOJOKUA: %80
- BIDEOJOKUAREN ERRUBRIKA: %100
SITEAN EGINDAKO LANA:%20
- ASTEROKO JARRAIPENAK:%25
- GUTXIENEKOEN JARRAIPEN BEREZIA: %25
- JOLASA 1.0: %30
- JOLASA 2.0: %20 (ADIBIDEA)
%20-JARRERA ETA LANA
ESKATUTAKOA (EPEAN) ENTREGATU: %50
- Driven backupak astero
- Exekutagarriak: GUTXIENEKOAK, JOLASA 1.0, JOLASA2.0
- Sitean jarraipenak (JARRAIPENAK, JOLASA1.0, JOLASA2.0)
- Galdetegiak erantzun: GUTXIENEKOAK, JOLASA 2.0
IKASLEAREN JARRERA KLASEAN: %50
PAUSOAK
Pentsatu ondo nolakoa nahi dugun gure jokua izatea... eta hasi!
Ondoko gauzak egin beharko dituzue, ordena zuek nahi duzuena izan daiteke noski eta gutxienekoak ez direnak ere, zuek aukeratu zeintzuk sartu nahi dituzuen.
Ondoko gauzak egin beharko dituzue, ordena zuek nahi duzuena izan daiteke noski eta gutxienekoak ez direnak ere, zuek aukeratu zeintzuk sartu nahi dituzuen.
- Jokalaria
- DISEINATU
- Sprite Generator bat zuen jokalariak diseinatzeko:
- "Sprite sheet" bilatuz Google-en, eginda dauden sprite sheet-ak aurkituko dituzue. Kontuz, ez badaude modu egokian eginda oso zaila izan daiteke ondo inportatzea, hala ere, saiatu zaitezkete, noski!
- INPORTATU: SpriteSource animatuak sortu: Animated Player
- Mundua diseinatu: Tile Editor
- Jokalariaren mugimendua : Gogoratu ariketetan F3_TeklatuBidezMugitu script bat egin genuela. Berrerabili ahal duzue, noski izena aldatuz. Beharbada aldaketatxoren bat egin beharko duzue baina oinarri bezala hartu dezakezue eta zuen pertsonaiari esleitu. Gomendatzen dizuet Zilchscript berri bat egitea izen egokiago batekin eta ondoren, kodea kopiatzea eta egokitzea.
- Kamarak jokalaria jarraitu:
- Modu errezena hauxe da: kamara objektua mugitu jokalariaren ondoan egon dadin eta ondoren, objektuen zerrendan, kamara objektua arrastatu pertsonaiaren gainean askatuz. Ordutik aurrera kamara pertsonaiaren "semea" bezala egongo da eta pertsonaia mugitzen denean, kamara berarekin batera mugituko da.
- Beste modu bat, script baten bidez: Following Camera : Bertan bilatu script bat "CameraLogic" izenekoa "Making the Camera Follow the Player Object" atalean. Akats bat dago, bertsioa berriztu delako, baina errez konponduko duzue...
- Mugimendu automatiko sinple batzuk (plataforma mugikorrak egiteko, etsaien mugimendua egiteko...)
- Talkak , jaurtiketak,....(landu ditugu ariketetan): CollisionLogic, ButtonSpawner ZilchScriptak aprobetxatu ahal dituzu .
- ARAZOAK TALKEKIN?
- Why is my object not colliding?
- Etsairen bat TileEditor erabiliz egin baduzu irakurri hauxe arazoak badituzu.
- Objektu bat hil/desagertarazi (talka baten ondorioz adibidez):
- Kodearen leku egokian. eta ZilchScriptaren jabea hil dadin
- this.Owner.Destroy();
- Kodearen leku egokian. eta ZilchScriptaren jabearekin talka egin duen beste objektua hil dadin
- otherObject.Destroy();
- Objektu bat desagertarazi pantailatik irtetzen denean:
- DestroyOnExitView ZilchScript-a.
- Objektu batek bizitza mugatua izan dezan:
- TimedLife ZilchScripta
- Soinua
- Puntuak
- Parallax Background: Atzekaldeko paisaiak gure jokalaria jarraituko dute....KONTUZ; Iaz honek arazoak ematen zituen. Erabiltzeko asmoa baduzue, BACKUP bat egizue aldaketa hau sartu aurretik!
- LEVELAK (Digipeneko laguntza ingelesez: Levels, Level switching)
- Maila (Level) desberdinak sortu(bat hasierakoa, beste bat GameOver levela, eta nahi beste joku maila desberdinetarako)
- Ctrl+N edo Resources=>Add=>Level=>Level2D: Izen bat ipini
- Beste Level bat kargatzeko komandoa:
- this.Space.LoadLevel(Level.Level2); (Non Level2 bigarren levelaren izena den)
- Jolasaren hasierako levela zein izan behar den zehazteko:
- Bilatu Game arketipoa (Ikusi irudia) eta zehaztu StartingLevel property-an zein izango den hasierako level-a. Honek eragina izango du exekutagarrian soilik. Hau da, editatzen zaudela ez du eraginik izango eta Play-a sakatuz, zauden Level-ean jolasten hasiko zara.)
- CheckPoint-ak: Level Checkpoints : Level bateko puntu batera zuzenean bueltatzeko aukera ematen du.
- Gai izango zinateke Game mailan hau egiteko? Hau da, level bateko checkpoint batetik pasatu ondoren hil ezkero, GameOver-etik azken checkpoint-era bueltatzea.
- DIGIPENEKO LAGUNTZA GAUZA GEHIAGO EGITEKO
BESTELAKOAK
Letra bereziak mezuak idazteko ("Game Over", jolasaren izena, jolasaren istorioa...).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!