Bideojokurako EPEAK- AD GELA

OSTEGUNERO, BACKUP bat egin eta drivera igo BIDEOJOKOA\BACKUPAK karpetara

Ez baduzu egiten zure arazoa izango da dena galduz gero!


Jarraipenak Sitean (Sakatu estekan jakiteko kasu bakoitzean zer egin behar duzun)
Otsailak 3: Jokuaren aurreproiektua
Otsailak 17: Jarraipena
Martxoak 3: Jarraipena (GUTXIENEKOAK lortuta!)
Martxoak 10: Jarraipena
Martxoak 17: Jarraipena
Martxoak 24: Jarraipena - JOLASA 1.0 entregatu -
Apirilak 7: Jarraipena
Apirilak 28: Jarraipena 

OTSAILAK 3-rako SITEAN: AURREPROIEKTUA

Zure jokuaren hasierako definizioa. 
Sitean "Jokuaren aurreproiektua" titulodun orria egizu eta JOKUA menuaren azpian kokatu. Bertan azaldu zeintzuk izango diren zuen jokuaren helburuak epe laburrera, gero handitzen eta osatzen joango gara. Gogoratu plataforma joku bat egin behar duzula.

  • Jokuaren izena.(Ez baduzue oraindik erabaki esan eta joan pentsatzen...)
  • Gure jokalariaren itxura zein izango den. Erabakita eta eginda badago, irudia sartu. Bestela, deskribatu zein den ideia
  • Nolako mundua diseinatu nahi dugun lehen levelerako. Zati bat behintzat diseinatuta badaukazue jadanik, txertatu irudia, bestela deskribatu. Aurkitu baduzu SpriteSheet bat nondik zure plataforma egiteko irudiak  hartuko dituzun, txertatu.
  • Zelako etsaiak agertuko diren. (Gutxienez bi momentuz!) Deskribatu pentsatu duzunerarte: nolakoa, non egogo den, mugituko den ala ez, objektuak jaurtiko dituen ala ez,...
  • Irabazteko baldintza azaldu. Normalean izango da pertsonaiak helbururen bat betetzea: leku batera heldu, puntu kopuru bat lortu...
  • Galtzeko baldintza azaldu.
  • Beste zerbait baduzue kontatzeko, hemen adierazi. Zenbat maila desberdin egitea gustatuko litzaizueke, pertsonaiak zerbait jaurtitzea pentsatu duzuen, puntuak, bizitzak, osasuna ala horrelakoren bat egotea pentsatu duzuen...Okurritu zaizuen edozer gauza!


Jokuaren jarraipena: astean behin, ostegunetan otsailak 17-tik aurrera bukatu arte)

"Jokuaren jarraipena" izeneko orria egizu sitean JOKUA menuaren azpian. Bertan, jokuaren uneko egoera komentatuko duzue. Ez duzue denbora gehiegi dedikatu behar hau egiteko, 10 minututan laburtu astean zehar egindakoa!

Azken jarraipena goialdean gera dadila, hau da, aurrekoaren gainean, dataren azpian, asteko jarraipena idatzi.

Astean zehar egindako aurrerapenak eta izandako eragozpenak azaldu.
  • Argi utzi behar da zelako helburu partzialak bete diren.(zer hasi, zer bukatu...)

Martxoak 3 ko jarraipena (GUTXIENEKOAK lortuta!) 

(atzeratuta arazo teknikoak direla eta!)

Galdetegi hau erantzun.
SITEAN:
Oraingoan, une honetara arte egindakoaren laburpen bat egingo duzue. 
  • Pertsonaia, etsaiak eta munduaren irudiak erakutsi
  • Level desberdinen "pantallazo"-ak erakutsi. Azaldu nola pasatzen den level batetik bestera.
  • Azken asteko lana eta izandako arazoak azaldu.
  • Hasierako aurreproiektuari egindako aldaketak kontatu, aldaketen zergatia azalduz.
  • Orain arte izan dituzuen eragozpen nagusiak azaldu.
Gaurkoan exekutagarri bat ere sortu eta drivera igo 3.ebaluazioko karpetara. 1AD_Izena_GUTXIENEKOAK izena ipiniozue exekutagarriari. 

Ziurtatu zuen jolasak une honetarako gutxieneko guztiak betetzen dituela!


???????? rako JOKUA2.0 ENTREGATU  
DRIVE-N, 3.ebaluazioko karpetan, JOKUA 2.0 izeneko karpetan:
-Exekutagarria: 1B-Izena-JokuarenIzena2.0.exe
-Backupa




Maiatzak 21-22: IKASGAIAREN BALORAZIOA 

Mesedez, eratzun ezazue ondoko galdetegia BANAKA. Ez da derrigorrezkoa hau egitea baina eskertuko nizueke, nire lanerako lagungarria izango baita zuen iritzia ezagutzea.
IKASGAIAREN BALORAZIOA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!