20-21 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
20-21 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021-05-19

KURTSO AMAIERA

Aste honetan gehienek amaituko duzue ikasturte konplikatu hau eta IKT ikasgaia bereziki, baina amaitu aurretik beste azken esfortsu txiki bat egitea eskatuko dizuet.

Zuen bideojokuan egin duzuen lana baloratzerakoan, ez nuke nahi ezer garrantzitsu uztea kontutan izan gabe, eta horregatik eskatuko dizuet galdetegi baten bidez nire balorazioan kontutan izatea nahi duzuen guztia zehaztea. 

Gaur bertan eta ahalik eta arinen erantun ezazue galdetegi hau

Ondoren, nahi duenak bere jolasa hobetzen jarraitu, hor duzue ordenagailua!
Ostiralean emango dizkizuet notak eta datorren astean, asteartean, nota igotzeko aukera izango duzue. 
Ostiralean hitz egingo dugu honetaz, baina nota jakin ondoren eta larunbatera arte izango duzue epea niri email bat bidaltzeko esanez nota igotzera etorri nahi duzuela, antolakuntza lanak egin ahal izateko. Badakizue puntu bat igo ahal dela gehienez aukera honetan, beste puntu bat kurtsoan zehar igo ahal izan duzuelako extren bidez.

Hemendik aurrera, onena opa dizuet. Zoriontsuak izan!



2021-05-02

JOKUAREN AURKEZPENA GENIALLY ERABILIZ

Aurreko egunean amaitu genuan gure bideojokua.

Orain, blogean, azalduko dizkiguzue zuen jolasaren osagai guztiak eta orain arte erabili ez dugun tresna bat erabiliko dugu honetarako: Genial.ly

Izena eman Googleeko erabiltzailearekin.

Denbora gehiegi ez dugunez, txantiloi modura beheko hau erabiliko duzue. Klasean azalduko dugu lana nola egin, baina oso erreza da eta ziur azalpenik gabe ere, badakizuela nola egin.  

Lan hau bi astetan egingo dugu.

Hasteko, beheko aurkezpenaren azpian dagoen "REUTILIZAR ESTE GENIALLY" sakatu eta  txantiloia zabalduko zaizue bertan lan egitek moduan.

Gaur bertan, bakoitzak bere blogean idatziko duzue blog sarrera bat "Nire behinbetiko jolasaren aurkezpena" izenburuarekin eta zuen genially-a txertatuko duzue. Horrela, egunez egun zuen lana nola doan ikusi ahalko dugu.

Txertatzeko,  lehendabizi ziurtatu "PÚBLICO" modura daukazula eta editatzen zaudela sakatu "COMPARTIR" , Insertar aukeratu eta iframe ataleko kodea kopiatu (COPIAR) eta gero blog sarreran, pasatu HTML editorera eta bertan kodea itsatsi.

2021-03-01

Batxillergoa amaitu ondoren zer?

 Aurtengo egoera berezia dela eta, ikasle batzuk noizean behin etxean eman behar dituzue egun batzuk konfinatuta eta ezin duzue klasean egiten ari garen lanarekin jarraitu. 

Kasu horietan eta kontutan izanda hurrengo urtean batxillergoa amaituko duzuela eta zer egingo duzuen pentsatzen joan behar duzuela, proposatu dizuedan lana zuen blogean horren inguruko sarrerak idaztea da.

Momentuz medikuntza eta fisika graduei buruzko ikasketen inguruko informazioa jaso dezakezue Asier Tagliavia eta Julene Palaciosi esker. 

Orri honetan aurkituko dituzue bilduta egindako lan guztiak. 


2021-02-28

Lauroko ikasle ikertzaile talde bat Exporecercan

Izadi, Aiala, Leire eta Nahia, Lauroko ikasle taldea Exporecercan ikerketa lana aurkeztu dute
Izadi, Leire, Aiala eta Nahia

Izadi Diego,  Leire Soto, Nahia Urteaga eta Aiala YañezLauroko lehen batxillergoko ikasleek, asteburu honetan Bartzelonan urtero ospatzen den Exporecerca lehiaketan parte hartu dute.  Ikerketa ikasgaian egiten ari diren "Landareen hazkuntza mikrograbitatean" lana aurkeztu dute bertan. 

Atzo, otsailaren 27an, larunbat goizean, haien lana aurkeztu zuten bi aldiz online. Primeran egin zuten eta hemendik zoriondu nahi ditugu Aiala, Izadi, Leire eta Nahia, eta noski, haien Ikerketako irakasleak Amaia Perez eta Begoña Diez de Ulzurrun

Ikusi nahi baduzue haien bigarren aurkezpena, hona hemen bideoa (Bideoa ikusi behean ez bada kargatzen)


 Gaur arratsaldean, otsailak 28, 17:00etatik aurrera, sari banaketa izango da. 
Saioa zuzenean jarraitu nahi baduzue YouTuben zuzenean emitituko dute hemen.

2020-09-08

IKT KURTSO BERRIAREN HASIERA

Kaixo IKTero berriak! 
Urtero bezala, hasteko, zuengandik informazio apur bat jaso nahi nuke gure lana ahalik eta erosoen izan dadin eta denak gustora lan egin dezagun. 

Beraz, zuen IKT-ko lehen lana hauxe da: esteka honetan sakatu eta zabalduko zaizuen galdetegia erantzun ezazue.

Ondoren, nik kontatuko dizuet apur bat zein den kurtso honetan programatuta daukaguna, gauzak ondo jarraituz gero behintzat.