KONFINATUTAKOENTZAKO LANA

IKASKETAK BATXILLERGOA BUKATU ONDOREN

Ikusi momentuz egindako lanak

Batxillergoko bidea aukeratu duzuelarik, aurretik bide desberdinak zabaltzen zaizkizue eta batzuek oso argi duzuen arren, gehiengoek zalantza handiak dituzue zuen etorkizuna nondik bideratu erabakitzeko.

H orregatik, hemendik aurrera, konfinatzen zaituztetenean COVID-a dela eta, zuen lana etxean zaudeten bitartean honen inguruan zuen blogean idaztea izango da. 

Ondo dakizuenez, ikasketekin jarraitzeko asmoa izanez gero, bi aukera nagusi dauzkazue, lanbide heziketako goi-mailako zikloak egitea edo unibertsitateko ikasketak egitea. 

Bata zein bestea aukeratuz gero, ikasketa bat aukeratu eta berari buruzko informazioa bildu eta modu ulergarrian eta erakargarrian zuen blog sarrera batean adieraziko duzue.

Blogean agertu behar den informazioa hauxe izango litzateke:

  • Gradua edo zikloaren izena
  • Zenbat urteko ikasketak diren 
  • Ikasketa horrek batxillergo mota bat lehenetsia badu, adierazi.
  • Gradua bada eta EHUn ikasi ahal bada,
    • Adierazi gradu horretara sartzeko iaz eskatutako gutxieneko nota "nota de corte" deritzona.
    • Ipini  selektibitatean zeintzuk ikasgai puntuatzen duten eta zenbat bakoitzak. (Ikusi: Modalitateko gaietan lortutako kalifikazioak haztatzeko parametroak)
  • Euskadin non ikas daitekeen (UPV/EHUn eta unibertsitate pribatuetan:Deustuko unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Donostiako Ingeniaritza Tecnum Eskola), noski esteka ipiniz zentru horietako ikasketa horiei buruzko web orrira.
  • Espainia mailan beste zenbait unibertsitate aipatu non ikasketa hauek egin daitezkeen (esteka!) (Asko badaude ospetsuenak ikasketa horietarako edo hemen ezin bada ikasi, hurbilen geratzen zaizkigunak...)
  • Mundu mailan beste unibertsitateren bat aipatu esteka ipiniz, noski (Asko egongo dira, beraz aipatu soilik ospetsuenak ikasketa horietarako)

  • Irteera posibleak (zertan lan egiteko aukera emango dizun) 
Eta interesgarria ikusten duzun beste edozer, noski! (Antzeko beste ikasketa batzuk aipatu, unibertsitate pribatuetako sarrera frogei buruzko informazioa, ikasketa bukaeran dauden aukera desberdinak, atzerrian kurtsoren bat egiteko aukera dagoen, praktikak egin behar diren, ....)

Esteka asko ipini, nahi duenak, informazioa zabaltzeko aukera izan dezan. 

Sarreraren izenburua "UNIBERTSITATE IKASKETAK: xxxxxx gradua" edo "GOI MAILAKO ZIKLOA: xxxxx" non xxxxx izango den zuek aukeratutako ikasketen izenburua.
Sarreraren etiketak: 1ebal, (edo 2ebal edo 3ebal), ariketa, ikasketak
Argi geratu behar da nor den sarreraren egilea eta hori aspaldi azaldu genuenez, esteka hau jarraituz aurkituko duzue nola lortu.
Sarrera egiteko 2/3 IKT saio izango dituzue. Zuen konfinamendua luzatzen bada, beste ikasketa batzuei buruz beste sarrera bat egingo duzue. Lehenengo egunetik sarrera argitaratu ikusteko nola zoazten.

Blog honetan zuen sarreretarako estekak ipiniko ditut ikasketa horiei buruz informazioa jaso nahi duenak eskuragarri izan dezan "IKASKETAK(ikasleen lanak)" atalean. 
Interesgarria da ikasketa desberdinetaz idaztea, horregatik, hasi aurretik, niri emaila bidali zein ikasketari buruz idatziko duzuen esanez, horrela beste inork ez du ikasketa horiei buruzko lanik egingo eta pixkanaka ikasketa desberdinei buruzko informazioa bilduko dugu guztion artean.

iruzkinik ez: