CC0-Public Domain |
Aurkezpen egunean esan genuen ariketa gehigarri edo extren bidez nota igotzeko aukera izango zenutela kurtsoan zehar.
Ebaluaketa bakoitzean bost extra aurkez ditzakezue eta guztira puntu bat igo ahal izango duzue.
Extrak SITEAN aurkeztuko dituzue.
GAIAK
Ondoko gaien arteko bat aukeratu ahal duzue:
- programa , aplikazio, edo web orrialde interesgarriak aurkeztu
- azken egunetako berri baten komentaketa edota zuen iritzia (ez du balio futbol partidua komentatzea)
- IKT ikasgaiarekin lotura daukan edozein gai edo berri
- Beste edozein ikasgaitan lantzen ari zareten gai bat
BALDINTZAK
Extra bezala onartua izan dadin ondoko baldintzak bete beharko ditu.- Beranduenez, noten aurreko asteko ostiralerako egon behar du blogean argitaratuta.
- Zuek idatzitako eduki propioa izatea, ez dadila izan "Copia-Pega" bat, edo "Copia-Pega-Itzuli" orijinala izan behar da!
- Ortografia akatsik ez ditzala izan eta euskera maila ere zaindu mesedez!
- Testuan zehar, gutxienez hiru esteka txertatuko dituzue, orri berrian zabalduko direnak.
- Sarrera idazteko informazio iturriren bat erabili baduzue, esteka baten bidez iturria aipatu.
- Gutxienez gaiarekin lotura zuzena duen argazki/irudiren bat txertatu. Eduki aldetik ez bada oso landua, multimedia eduki gehiago txertatu (bideoren bat, maparen bat, audioren bat...) balio erantsia emateko sarrerari.
Zuen sarrerak ez baditu baldintza hauek betetzen, ez zaizu ebaluaketako nota igoko.
Sarrera oso landua eginez gero, baloratuko dut 0,2 baino gehiago igotzea.
Kontutan izan ebaluaketa osoa duzuela bost extra egiteko, eta zuen ebaluaketako nota puntu bat igo dezakezuela honela. Ez utzi azken egunerako, eta aprobetxatu aukera lehen ebaluaziotik.
Kurtso bukaeran, nota igotzeko prozesu bat egongo da baina bertan soilik puntu bat igotzeko aukera emango zaizue, beste puntu bat extren bidez igoteko aukera eman zaizuelako kurtsoan zehar.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!