IKT-n bideojokuak landuko ditugu. Horretarako, zenbait pausu eman beharko ditugu. Hona hemen, hemendik aurrera jarraituko dugun planning-a:
Baten batek etxean Zero Launcher instañatu nahiko balu, hemen deskargatu dezakezue, hori bai WINDOWS sistema eragilean soilik funtzionatzen du.
2 egun : Zero Engine editorea ezagutu.(Getting Started)
3 aste : Rube Goldberg Machine ariketa. (Laguntza)
5-6 aste: Programatzen ikasi. (Zilch da Zero inguruneko programazio-lengoaia)
- Programazioa-1.astea: Hastapena, aldagaiak, balioa aleatorioak, baldintzazko egiturak
- Programazioa-2.astea: Bukleak, "Property"-ak
- Programazioa-3-4-5.astea:
- 3.astea: teklatuaren bidezko mugimendua
- 4.astea: talkak
- 5.astea: Arketipoak eta objektuak sortzea jokuan zehar
- Tile Editor plataformak eraikitzeko tresna
- Animated Player (Character generator )
- 2-3 aste: Top-Down Shooter ariketa. (TDS)
Aurreko ariketak amaitu ondoren...
Proiektua gorde eta backup bat egin.
Irten aurretik, egindako ZilchScript-ak esportatuko ditugu fitxategi batera, gero edozein beste proiektutan inportatu ahal izateko.:
Gero, bideojokuan programazio ariketetan egindako scriptak berrerabili nahi izanez gero, fitxategi horretatik inportatuko dugu interesatzen zaigun script-a.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!