Jokua 1.0 entregatu
- Driven, 3. ebaluazioan, JOKUA-1.0 karpeta sortu eta bertara ondoko artxiboak igo itzazu:
- Jokua exportatu exekutagarri bat lortzeko eta zuen Driveko karpetan ipini. Artxiboaren izena 1X-Izena-jokuaren izena-1.0 izan dadila. (X: B edo AD eta Izena zure izena, noski)
- Gainera, jokuaren backupa igo karpeta horretara..
- Sitean aste honetako jarraipena egizu.
- Hau datorren astean (Martxoaren 28/29) egingo duzu: "Jolasa>Jolasa1.0" orria zure sitean. Bertan zuen jokua azalduko duzue ondoko datu guztiak agertzen direla ziurtatuz.(Ez ipini galdera erantzun moduan!) Nahi duzuen guztia kontatu ahal didazue, interesgarria dela uste baduzue, baina gutzienez ziurtatu zerrenda honetan adierazitako informazioa ipintzen duzuela!)
- Jokuaren izena.
- Hasierako pantaila erakutsi.
- Nola jolasten den. Azalpen zehatza! (Nola mugitu, zer hartu eta nola, zer ekiditu....)
- Level bakloitzean:
- Irabazteko modua azaldu ea irabaztekotan zer gertatuko den.(mailaz aldatu, jokua berriz hasi, mezu bat pantailan, ...)
- Galtzeko modua azaldu eta galtzekotan zer gertatuko den.
- Sartu level horren "pantallazo" bat .
- Zuen jokuaren minutu bateko (gutxienez!) bideo bat grabatu(ipada erabiliz eta kide baten laguntzaz). Posible bada, bat baino gehiago grabatu aukera posible guztiak ikus ditzadan. Kontutan izan nik ez dudala lortuko seguraski irabaztea, eta beraz ezin izango dut ikusi zer gertatzen den kasu horretan.
- Ipini zuen Drive-eko artxiborako esteka (exekutagarriarena), probatu nahi duenak jeitsi dezan. Azaldu Windows sistema eragilean soilik funtzionatuko duela. (Ziurtatu baimenak ondo ipini dizkiozuela artxiboari, esteka duen edozeinek jeitsi ahal dezan! Behintzat "Esteka duten Lauro Ikastolako domeinukoek ikus dezakete" baimena izan dezala
- Hobelerroak: hemen, adierazi nolako gauzak geratu zaizkizun egin gabe denbora faltagatik, zure ustez jokua hobetzeko interesgarriak izango liratekeenak eta denbora gehiago izanez gero egingo zenituzkeenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!