BIDEOJOKUAREN BALORAZIOA

Egin duzuen bideojokua honela baloratuko da:

GUTXIENEKOAK: 5puntu

HORTIK AURRERA ondoko errubrikan ikus dezakezue zer baloratuko den:

  • Perstonaiaren mugimendua (Penalizatuko da ertzetatik jausi ahal izatea eta ez hiltzea)
  • Etsaien kopurua 
  • Jolasteko levelak
  • Pertsonaiak zerbait jaurtitzea etsiak hiltzeko(+ Jaurtiketa kopuru mugatua kontadore batekin?)
  • Etsaiek zerbait jaurtitzea 
  • Jaurtitutako objektuak desagertaraztn dituzu? (TimedLife/DestroyOnExitView/Bestelakorik)
  • Puntuen kudeaketa
  • Soinua egotea (Soinu efektoren bat etsaiak hiltzean, txaponak hartzean...edo/eta fondo soinua jokuan zehar)
  • Bizitzen kudeaketa (GameOverrera soilik bizitza guztiak agortuz gero)
  • Pertsonaiak itxuraz aldatu jolasean zehar (zerbait hartzerakoan, saltatzerakoan, ...)
  • Checkpointak
  • Portalak level barruan puntu batetik beste batera joateko
  • Baldintza bat bete behar izatea level bat irabazteko (zerbait hartu, gutxieneko puntu batzuk lortzea...)
  • Denbora kudeatu (Level baterako denbora mugatua izatea, bestela GameOver)
  • Okurritzen zaizun beste edozer gauza interesgarri gelan egindakoaz aparte. Zailtasunarena arabera baloratuko da eta noski, hori egiten lehena izatea baita.
    • Proposamen batzuk:
      • Zerbait hartuz, pertsonaiak epe baterako botere bat bereganatzea (Hilezkortasuna adibidez?) 
      • Tekla bat sakatuz botere bat eskuratzea, hori bai,  mugatua izatea botere hori erabiltzeko aukera, kontadore baten erakutsiz geratzen diren aukera kopuruakAdibidez, 
        • lehen esandako hilezkortasuna, oso atal konplikatua zeharkatu ahal izateko
        • Level osoa ikustea jakiteko nondik joan
        • Salto handiak egiteko gaitasuna
      • Portadan pertsonaiaren itxura  aukeratu ahal izatea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!