2019-09-19

Bizkaia Zientzia Plaza: NAUKAS BILBAO 2019 - Irailak 19-22

Bizkaia zientzia plaza bat izan dadin, EHU-ko Kultura Zientifikoko Katedrak Bizkaia Zientzia Plaza deituriko 8 egunetako ekimena antolatu du irailaren 18an hasi eta 25ean bukatuko dena.

Ekimenaren barruan Ciencia Show, Naukas Pro, Naukas eta Naukas Kids, eta Bidebarrieta Zientifikoa ekintzak antolatu du.

Naukas 2019-ko kartela
Eta berriz dugu hemen beraz NAUKAS, zientzia-dibulgazio ikuskizun handia Bilbon, Euskalduna Jauregian. Aurtengoa 9. edizioa izango da eta 100 zientzialari/dibulgatzaile baino gehiago bilduko ditu.

Aurtengo programa Naukasen orrian kontsulta dezakezu.
Eitb-k egitaraua euskeraz eskeintzen digu.

EITB.EUS-ek aukera emango digu zuzenean ikusteko ekitaldia eta hemendik zuzenean zabaldu ahal dituzue zuzeneko emanaldiak:

NAUKAS PRO: Osteguna 19

Hainbat ikergunek, laborategik, zientzialarik eta lantaldek hartuko dute parte bertan, eta 20 minutu izango dituzte beraien lana zertan datzan azaltzeko.

NAUKAS: Ostirala 20 eta Larunbata 21

10 minutuko hitzaldiak. Ikuskizunak, elkarrizketak eta sari banaketak ere izango dira, urtero bezala.

NAUKAS KIDS: Igandea 22

Igande goizean 10:00etatik 13:30ak arte gazteenei zuzendutako ekitaldia.
Bertan, ikuskizunak, zirkua, tailerrak, umorea eta ukitzen den zientzia izango dute umeek.

Sarrera librea eta doakoa da.Animatu zaitezte!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!