2019-09-12

TOP@DIPC - ZIENTZIAREKIN SOLASEAN

Urtero bezala, batxilerreko bigarren mailako lau ikaslek DIPCk antolatutako Passion for Knowledge 2019 jaialdiko top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketetan parte hartzeko aukera izango dute. Topaketa hauek Nobel saridun zein puntako ikertzaileen, eta ikasleen arteko topaketak dira eta hauen helburu nagusia Euskal Herriko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea da eta ezagutzarekiko pasioa piztea da. Ikasleek aukera izango dute giro lasai eta atsegin batean lehen mailako zientzialariekin, tartean hainbat Nobel Saridunekin, solasteko eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko. Aurten Bilboko topaketan Claude COHEN-TÁNNOUDJI fisikaria (Fisikako Nobel Saria 1997), María MARTINÓN paleoantropologoa eta Cristopher ROSSEL zientzialariak arituko dira. Zientzietako irakasleek topaketa hauen berri emango diete lehen klase egunetan gure ikasleei eta hauek zientzialarientzako zenbait galdera idatziz entregatuko dituzte. Interesatuen artean lau ikasle aukeratuak izango dira eta hauek urriaren 4an Guggenheim museora joango dira topaketetan parte hartzera. (Egitaraua) Animatu esperientzia interesgarri honetan parte hartzera! Aurten, galdera interesgarrienak saria jasoko du gainera!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!