0. PROGRAMAZIOA: Gure hasierako programa: Kaixo Mundua!
P0_KaixoMundua
Programa sinple honekin ondoko kontzeptuak landuko ditugu:
- Nola hasi programatzen Zero editor erabiliz? Zilch Script izeneko errekurtsoa sortu!
- Resources-Add-ZilchScript: P0_KaixoMundua
- Non idatzi? Momentuz Initialize funtzioaren giltzen artean.
class P0_KaixoMundua: ZilchComponent
{
function Initialize (init : CogInitializer)
{
// Hemen idatzitako kodea, elementu hau kargatzen denean exekutatuko da behin
// Zero.Connect(this.Space, Events.LogicUpdate, this.OnLogicUpdate);
}
function OnLogicUpdate(event : UpdateEvent)
{
}
}
- Komentarioak zer diren, zertarako eta nola erabiltzen diren.
// Hau lerro bateko komentario bat da/* Hau aldiz,zenbait lerrotakokomentarioa da */
- Programatze ohitura onak editatzean. GARRANTZITSUA!
Saia zaitezte sangrien bidez kode argia idazten.
- Ez ipini komando bat baino gehiago lerro berean.
- Azalpenak beharrezkoak badira kodea uler dadin, komentarioen bidez ipin itzazue. ( Kontutan izan, aurrerantzean, kode hauek kontsultatuko dituzuela erreferentzia modura, eta idatzitako azalpenak ondo etorriko zaizkizuela...)
Gure lehen komandoa (edo agindua)
- Zer kode idatzi behar dugu mezu bat Console izeneko objektuan ager dadin?
- WriteLine prozedura edo funtzioa erabiliko dugu. Mezua parentesien artean eta kakotxen artean (") artean idatzi.
- Komando guztiak ";" batez bukatu behar dira.
Console.WriteLine ("Kaixo mundua!");
- Aurreko mezua Console deritzon leihoan ikusiko da, beraz ezinbestekoa izango da zabaltzea: Windows=>Console eta irudian, behekaldean agertzen den leihoa zabalduko da.
- Orain, gure programa exekutatzeko, Play-ari eman. Ikusten al duzu Console-an zure mezua? EZ???? LASAI!
- Noski, horretarako, kode hau, gure jokuaren objektu bati esleitu beharko diogu. Momentuz, gure script guztiak "LevelSettings" objektuari esleituko dizkiogu.
LevelSettings objektuaren Properties leihoan, Add Component sakatu eta bilatu P0_KaixoMundua. (Sakatu scriptaren izeneko lehen letrak eta berehala agertuko da.)
Orain bai, Play sakatu eta LevelSettings objektua sortzen denean, bere osagaia den scripta exekutatuko da eta gure mezua erakutsiko digu Console-an.!
Hurrengo programara pasatu aurretik egizuz frogatxo pare bat.
Sortu Sprite berri bat KarratuZuria izenekoa eta berari ere esleitu iezaiozu P0_KaixoMundua osagaia. Play-ari emaiozu. Zer gertatu da? Begiratu Console-n noski!
Aurreko komandoaren aurrean idatz ezazu beste komando hau: Console.WriteLine(this.Owner.Name);
Zer gertatu da?
Eta zer gertatzen da komando berdinak OnLogicUpdate funtzioan idatziz gero? (Giltzen artean, noski!)
Ezer?...
Eta Initialize funtzioaren barruan komentatuta dagoen lehen komandoa deskomentatzen baduzu?(Hasierako "// "kenduz)?
Honek lagunduko dizu ulertzen nola funtzionatzen duten Initialize funtzioa eta OnLogicUpdate funtzioak ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!