Programazioaren sarrera

Aurten, bideojokuak egiten ikastea da gure helburuetariko bat.

Horretarako, "Zero Editor" programa erabiliko dugu eta bertan, "Zilch Script" delako programazio lengoaia erabiliz, gure jokuaren funtzionamendua programatuko dugu.

Baina horretan murgildu aurretik, pare bat kontzeptu argi utzi beharko ditugu. 

Zer da programa bat? eta zer dira programazio-lengoaiak?

Programek, ordenadorearen "software" atala osatzen dute, atal ukiezina. Era askotako programak daude eta haien zereginaren arabera sailkatzen ohi dira. Bi multzo handitan sailkatu daitezke: sistema-programak, non nagusia sistema-eragilea den, eta aplikazio-programak, erabiltzaileek, gure zereginetarako erabiltzen ditugunak.

Programatzea, ordenadoreari aginduak ematea baino ez da, zeregin bat bete dezan.

Baina badakigu ordenadoreek batak eta zeroak baino ezin dituztela erabili eta beraz, agindu horiek bere hizkuntzean ematea guretzako oso lan zaila izango zen. 

Hasiera batean, horrela programatzen ziren ordenagailuak eta makina-lengoaia deritzo ordenagailuak ulertzen duten lengoaia horri. 

Lehen esan bezala, oso konplikatua zen horrela programatzea, akatsak oso errez egiteko posibilitatea zegoen eta gainera ordenadore guztiek ez dute makina-lengoaia berbera ulertzen, beraz bestelako programazio lengoiak sortzen joan ziren.

Oraindik maila oso baxuan "mihiztadura-lengoaia" (ensamblador) deritzen lengoaiak sortzen joan ziren, non aginduak ulergarriagoak ziren (hitzak, batak eta zeroen ordez) baina oraindik oso maila baxukoak ziren.

Goiko estekan irakurri duzue nola joan ziren eboluzionatzen programazio-lengoaiak. Gaur egun asko daude eta orokorrean, denek dituzte elementu berdintsuak, aldagaiak, funtzioak, .. Bakoitzak bere sintaxi berezia dauka, baina programatzerakoan, programak jarraitu behar duen logika da pentsatu behar duguna. Ondoren programazio-lengoaia bat ala bestea erabiliz "inplementatuko" dugu gure programa.

Goi-mailako lengoaian idatzitako programa hauek, "programa fuente" deitzen dira eta noski, ordenagailuak ez ditu zuzenean ulertuko. "Konpiladoreak" deritzen programek, guk idatzitako programazio-lengoaiaren itzulpena egingo dute "makina-lengoaiara" ordenadoreak uler dezan. Beraz, programak "konpilatu" egin behar ditugu eta prozesu horretan, akats sintaktikorik egonez gero, konpiladoreak akatsaz informatu eta ez du "exekutagarria" sortuko. Behin akats sintaktikorik ez dagoela, gure programa exekutagarria (.exe) izango dugu eta frogak egin beharko ditugu ea gure programak bere betebeharra modu egokian betetzen duen ala ez, halako akatsik ez baitu konpiladreak aurkituko!

Gure kasuan "Zilch Script" delako lengoaian programatuko dugu. Hau, C++ delako lengoaian oinarrituta dago. "Objektuei zuzendutako lengoaia" da beraz. 

Eta zer da hori? Ea ondoko aurkezpenak kontzeptu hori ulertzen laguntzen digun!



Ez zaitez kezkatu ez baduzu gauza handirik ulertu bez! Pixkanaka - pixkanaka joango gara eta oinarrizko kontzeptuak ulertzen joango zara...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!