F11_Aldagaiak : Aldagaiak erabiltzen ikasteko froga.
- Script berria sortu: Resources-Add-ZilchScript: F11_Aldagaiak
- Aldagaiak eta haien erabilera.
- Balio-esleipena "="
- Operadore matematikoak (+, -,*, /,^,%)
- Aldagai mota arruntenak:
- Integer: Zenbaki osoak
- Real: Zenbaki errealak
- Boolean: true/false motakoa
function Initialize(init : CogInitializer)
{ // Aldagaiak definitu eta hasierako balioak esleitu
//Aldagaien definizioa: var izena : Mota =Hasierako balioa; var zenbakia1:Integer = 1;
var zenbakia2:Integer = 2;
var zenbakia3:Integer = 3;
// Pantailaratu ("Console" leihoan, noski) hiru aldagaien balioak bakoitza lerro batetan
Console.WriteLine(zenbakia1); Console.WriteLine(zenbakia2); Console.WriteLine(zenbakia3); //Orain berriz hiru zenbakiak baina jarraian lerro berean komaz bananduta Console.WriteLine(zenbakia1, zenbakia2, zenbakia3); // Aldagaietako bati bestearen balioa esleitu:
zenbakia1 = zenbakia2; Console.WriteLine(zenbakia1,zenbakia2);
// Bi zenbakiak komaz separatuta erakutsiko dizkigu
// zenbakia1 eta zenbakia2-k balio bera dute orain:2/
// zenbakia3 aldagaiari batuko diogu zenbakia1-en balioa
zenbakia3 += zenbakia1;
// zenbakia3 = zenbakia3 + zenbakia1; ere egin zitekeen!
// Pantailaratu zenbakia3-ren balio berria: 5
Console.WriteLine(zenbakia3);
// Ikusi ondoko komandoan nola idatzi dugu pantailaratu behar den mezua! Console.WriteLine ("Emaitza=`zenbakia3`");
/* Horrela, literalki erakutsi behar duen mezuan ( komillen artean), aldagaien balioak txertatu ditzakegu (komilla sinpleen artean idatziz)*/
}
- Zein da programa honen irteera? Erakutsi niri bukatuta dagoenean!
- Gai izango zinateke beste aldagai bat definitzeko, 100 balioa esleitu eta azken lerroaren ondoren mezu baten bidez bere balioa erakusteko esaldi baten barruan? Adibidez:
Nire aldagai berriaren balioa 100 da
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!