2020-03-16

Martxoaren 16-18(1B)-17(1A)-rako lana - Koronabirusa

Aste honetan eta etxeko egonaldi hau amaitu arte zerbait egin beharko duzue etxean IKTko orduetan!

Gaur, eskegiko dizuet hemen esteka gure bideojokuak egiteko programa instalatzeko artxibora. Etxean Windows sistema eragilea duzuenak  soilik instala dezakezue bertatik eta egun hauetan lana aurreratu dezakezue, baina guztiek ez duzuenez aukera hori izango, blogean informazio interesgarria argitaratuko duzue.

EGUNERATUTA ZEROLAUNCHER INSTALATZEKO GOIKO ESTEKA!!!!!  Ea honek ondo funtzionatzen duen. Baten batek frogatuz gero, esaidazue ea ondo ala txarto doan mesedez emailez!

Argi dago ezin dugula utzi Koronabirusaren gaia pasatzen blogean berari buruz hitzik idatzi gabe.
Beraz hori izango da gaurko sarreraren gaia.
Enfokatu ahal duzue nahi duzuen ikuspuntutik: aholkuak eman, egoeraren berri eman, sintomak eta gaixotuz gero eman beharreko pausuetaz informatu, ekonomiaren ikuspuntutik honen eragina, ikastolan nola doan hasi berri dugun jarduera mota berri hau, gobernuek hartitako neurriak, herrialde desberdinetan nola egin zaion aurre... NAHI DUZUENA!
Saiatu hori bai, estekak, irudi edo argazki adierazgarriak txertatzen, bideo interesgarriren bat edo audioren bat , hau da, denetariko baliabideak txertatzen.
Eta noski, ez ahaztu izenburu on bat ipintzea eta ondo etiketatzea sarrera. Sarrera bat ikasle bakoitzeko ikusi nahi dut blogean. Baten batek sarrera bereziki landua eginez gero, extra modura zenbatuko diot.

Momentuz, zalantzak edo mezuak emailez(andikoetxeal@lauroikastola.eus)!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!