2.-Bukleak, Property-ak
F21_Bukleak : Bukleak egiten ikastekoProgramazio lengoaia guztietan daude bukle egiturak, hau da, komando multzo bat behin eta berriro exekutatzeko egiturak.
Sakatu goiko estekan eta egizue bertan proposatutako zilchscripta.
F22_PropertyTest : Property-ak erabiltzen ikasteko
Ariketa proposamena: P2_ItxuraAldatu
Orain lehen sortu duzuen "Baloia" izeneko spritearen hasierako itxura aldatuko dugu property-ak erabiliz.
Lehendabizi, Baloiari kendu iezaiozue F22_PropertyTest ZilchScript-a.
Script berri honen bidez, baloiaren SourceNumber aldagaiaren balioaren arabera (Property modura definituko duzuna), pilotari SpriteSource desberdina esleituko diogu eta hori definituko dugu Source1, Source2 eta Source3 property-etan zehaztutakoaren arabera.
Bilatuko ditugu hiru irudi (PNG) pilota desberdinen itxurarekin SpriteSource modura kargatzeko. Ondo izendatu SpriteSourceak, izenak adierazgarriak izan daitezen.
Script hau kargatzen denean(Initialize funtzioan beraz), SourceNumber propietatearen balioaren arabera SpriteSource (itxura) desberdina ipiniko diogu, adibidez:
1-Saskibaloikoa
2-Futbolekoa
3-Hondatzakoa
SpriteSource moduko aldagaiak (Source1, Source2, Source3) deklaratzeko honela egin:
[Property]
var Source1 : SpriteSource = null;
Kontutan izan gure Baloia izeneko Spritearen Sprite osagaiak daukala SpriteSource izeneko ezaugarria itxura ezartzen diona...(this.Owner kasu honetan Baloia izango da....)
If -else if -else egitura eta Property-ak landuko dituzue hemen.
Iradokizunak
- Hasi hiru piloten irudiak bilatzen (PNG) eta SpriteSource bezala inportatu.(Hori RubeGoldberg proiektuan askotan egin zenuten)
- Sortu P2_ItxuraAldatu eta goian aipatutako lau "property"-ak definitu.
- Esleitu P2_ItxuraAldatu Baloia izeneko Spriteari eta exekutatu. (Horrela property bezala definitutako aldagaiak Properties atalean agertuko dira).
- Aldatu lau property-en balioak Properties atalean.
- Orain, hasi Initialize funtzioan kodea idazten, eskatutakoa egin dezan.
Animo, gauza interesgarriagoak egiten goaz pixkanaka-pixkanaka...Laister teklatuaren eta arratoiaren bidez mugimenduak kontrolatzera pasatuko gara!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!