ZABOR ELEKTRONIKOA. Arazo bat?

Lehenengo jarduera: Arazoaren jatorria
Jarduera honetan "Zaharkitze programatua" delakoa eta gure kontsumo-gizarteari lotutako  ohitura desegokietaz jabetuko gara "Comprar, tirar, comprar" dokumentalaren laguntzaz.

Bigarren jarduera: Gure gailu elektronikoekin lotutako arazoak

Hirugarren jarduera: Pentsa dezagun!

A- Ea zer okurritzen zaigun egitea ikastolako zabor elektronikoarekin arazo bat bilakatu ez dadin!

TBL (Thinking Based Learning) saio batez bideratuko dugu jarduera hau, kasu honetan "Ideia sortzaileak trebetasunez asmatu" pentsamendua landuko dugularik gure ikastolako zabor elektronikoarentzako ideiak bilatzen ditugun bitartean.
Irudimena martxan jarri eta ea zelako ideiak plazaratzen dituzuen!


B- Arazo honi konponbideak bilatzen saiatuko gara

TBL (Thinking Based Learning) saio batez bideratuko dugu jarduera hau, kasu honetan "Arazoak trebetasunez konpondu" pentsamendua landuko dugularik.
Saiatuko gara guztion artean maila desberdinetan aplikagarriak izan daitezkeen konponbideak aurkitzen, bakoitzaren ondorioak aztertuz. Guztion arazoa da eta guztion artean konpondu beharko dugu, ez duzu uste?


Laugarren jarduera: Kontzientziazio kanpainia-Infografia
Lan hau egin aurretik asko beharbada ez zineten konsziente gure gailu elektronikoekin lotuta hainbat arazo daudela gure gaurko gizartean. Hori nahiko orokorra dela kontutan izanik, kartel batzuk diseinatuko ditugu jendea arazo hauetaz kontzientziatzeko eta kontsumo arduratsua sustatzeko.
Lan-proposamena osorik irakurtzeko, sakatu jardueraren estekan.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!