Gure gailu elektronikoekin lotutako arazoak - AHOZKOAK

1.- GATAZKA-ITURRI DIREN MINERALAK



2.-GURE GAILUEN OSAGAI TOXIKOAK

Egunero erabiltzen ohi ditugun gailuen osagaietarako erabiltzen diren substantzia toxikoak aztertuko ditugu, eta baita birziklapen desegoki batek ekartzen dituen ondorio larriak.



Esteka erabilgarriak:

3.- BIRZIKLAPENAREN ALDE ILUNA

Bideo interesgarriak:


ESTEKA ERABILGARRIAK:

Zenbait esteka interesgarri arazo orokor hauen inguruan 

2. JARDUERA : Gure gailu elektronikoekin lotutako arazoak

1-AHOZKO AURKEZPENA
Prestatuko duzue zabor elektronikoaren arazoaren inguruan Google Drive-eko aurkezpen bat. Formatoa finkoa10 diapositiba eta bakoitza 20 segundo iraungo du.
Horrek eskatzen du lana ondo mugatzea (gaia mugatuz edo sakontasuna mugatuz) eta beraz zuek aukeratuko duzue arazo erraldoi honen aurrean, zeri buruz hitz egin. 
Saia zaitezte hitzaldi interesgarri bat ematen eta aurkezpena lagungarri gisa erabili. Horretarako, zuen aurkezpenenan argazkiak, grafikoak edota testu laburrak ideia garrantzitsuenak adierazteko erabiliko dituzue. Testu luzerik ez da agertuko diapositibatan .
Zuek ahoz kontatuko diguzue prestatu duzuen gaiari buruzko informazioa eta diapositiba bakoitzaren "hizlariaren oharretan" idatziko duzue diapositiba horrekin batera kontatuko diguzuena.

Lehen diapositiba portada izan dadila, bertan aukeratutako gaia aurkeztu eta  ondoko diapositibatan gaia garatu.

Aurkezpena ondo prestatu!


2- BLOG SARRERA
Oraingoan ere, zuen lanaren berri blogean emango duzue sarreratxo bat idatziz.
Izenburua: Gure gailu elektronikoekin lotutako arazoak

Sarreran azaldu jarduera honetan zer lan egitea proposatu zaizuen, aurkeztu zuen aurkezpenaren gaia eta txertatu aurkezpena 20 segunduro automatikoki aurrera joan dadin. NOLA?

Sarreran komentatu ere zer iruditu zaizuen jarduera , nola joan diren ahozkoak orokorrean, zuenean zer hobetuko zenuketen, zuen kideen lanen balorazioa egitea egokia iruditzen zaizuen, erreza ala zaila egin zaizuen jarduera, interesgarria iruditu zaizuen ala ez,..

Aurkezpena egiteko erabili izan dituzuen informazio iturrien zerrenda adieraziko duzue formatu egokian(APA). Horretarako, lanean erabiliko duzun informazio interesgarria aurkitzen duzunean, markadoreetan gorde (karpeta batean antolatu jarduera honetarako erabiltzen dituzun web orri guztiak), horrela gero erraz aurkituko dituzu.
Ondoren,Chrome nabigatzailean luzapen bat instalatu bibliografia egiten lagunduko dizuna (CiteThisForMe)

Noski, etiketa egokiak ipini. Oraingoan ere ariketa, 1ebal,zabor-elektronikoa eta gero, zuek egoki deritzozuen besteren bat.

Hau, klasean aurkezpenekin hasi aurretik egon beharko da eginda!

3- KIDEEN LANAREN BALORAZIOA
Zuen lana klase aurrean aurkezteaz gain, besteen lanen ikusle izango zarete eta haien lana baloratuko duzue errubrika batzuen bidez.

DENBORALIZAZIOA


2 aste izango dituzue aurkezpena prestazeko eta blogean aurkezpena txertatzeko sarrera batean.
Ondoren, aurkezpenak egingo dituzue klasean 2 edo 3 egunetan zehar.
Azken egunean blog sarrera bukatuko duzue jardueraren balorazioa eginez.

Beraz, guztira hiru aste ditugu aurretik ondoko jarduera egiteko!

EBALUAZIOA

Ondoko errubrikaren bidez baloratuko da lan hau, bai irakaslearen aldetik eta bai zenbait kideen aldetik. Norberak ere, bere lana autoebaluatzeko beste errubrika bat erabiliko du eta bere bikotearen lana ebaluatzeko beste bat.



JARDUERA- AHOZKOA

Aurreko informazio guzti horretatik zuri interesatzen zaizun gai bat aukeratu eta berari buruzko txarla bat emango duzu gelan.
Hiru minutu inguru (bi eta lau minutu artean) izango dituzu zuk aukeratutako gai horri buruz hitz egiteko.
Saia zaiez zure kideen interesa pizten. Ez dugu inolako material audiobisualik erabiliko.
Gidoi bat prestatuko duzu Google Dokumentu baten.
Inspiratzeko, TedTalks bisitatu eta bertan ematen dizkiguten aholkuak irakurri.
Bideoan grabatuko ditugu txarla guztiak.
Lehen saioaren ostean emailez bidaliko didazue zuen ahozkoaren gaia zein izango den gehiegi zehaztu gabe.
Hurrengo saioaren bukaeran, gaiaren inguruan gehiago informatu ondoren, zure ahozkoaren izenburua eta mezu nagusia idatziko duzu Driveko dokumentu baten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!