Aurkezpena zabalik daukazuela, Fitxategia => Argitaratu webean aukera sakatu.
Leiho honetan Kapsulatu aukeratu eta tamaina eta automatikoki zenbat segunduro aurrera egin behar duen aukeratu. (Gero aldatuko dugu kodea 20 segunduro aurrera egiteko aukera ez bait du ematen eta tamaina ere egokituko dugu, beraz, edozein aukera markatuta datorrela, kodea kopiatu).
Kodea kopiatu ondoren, blog sarreran, HTML ikuspegian itsatsi ezazu. Ondoren aldaketa batzuk egingo ditugu:
- Bilatu delayms=NNNN eta dagoen zenbakiaren ordez, ipini nahi dituzun milisegundu kopurua, hau da Pecha Kucharen kasuan 20000 idatzi NNNN-ren ordez.
- Bilatu width eta height:
width="100%" height="500"
Kasu gehienetan hau iìniz ondo geratuko zaizue. Ez bada horrela, altueraren balioa handitu ala txikitu...
Editorearen ohiko ikuspegira pasatu (Redactar) eta sarrera argitaratu.
Zure aurkezpena martxan ipintzen duzunean Play-ari sakatuz, 20 segunduro aurrera egingo du!
Honen adibide bat hemen ikus dezakezue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!