4. Infografia

Argi geratu denez, badaude gure gailu elektronikoekin lotuta zenbait arazo eta lan hau egin aurretik askok ez zenuten horien berri. 
Hori nahiko orokorra dela kontutan izanik, kartel batzuk diseinatuko ditugu jendea arazo hauetaz kontzientziatzeko. 
Kartelaren mezua zuek aukeratu, baina egun hauetan lantzen ari garen Gure gailu elektronikoeki lotutako arazoen ingurukoa izan dadila. Izan daiteke arazo konkretu bat ezagutzera ematea, kanpaina bat arazo bati aurre egiteko konponbideren bat bultzatzeko, aholku batzuk eman edo hemen landu ez dugun beste arazoren bat ezagutzera eman, gure mugikorren (edo gailuen) alde onak eta txarrak,...

Horretarako, infografia bat egingo duzue Piktochart erabiliz adibidez. Bertan izena eman ondoren (Google-eko kontuarekin?) txantiloi bat aukeratu beharko duzue. Aukera ezazue "Free" delako bat, noski.
Infografien bidez informazioa bisualki adierazten da eta honek abantaila asko ditu orri honetan ikusiko duzuenez. Bertan infografiak egiteko beste tresna batzuk ere proposatzen zaizkigu.

Google-en infografia hitza bilatuz gero hainbat eta hainbat ikusteko aukera izango duzue ideiak hartzeko.
Infografia baten oso garrantzitsua da koloreen erabilera. Ondo aukeratu koloreak kontraste ona izan dezaten eta irakurgarria izan dadin ipintzen duzuen guztia.
Beste alde batetik, Piktocharten bertan zenbait ikono aurkituko dituzue txertatzeko, baina gehiago aurkitu ditzakezue IconArchive.com-en. Begiratu ondo zelako baldintzetan erabilgarriak diren. Zalantzarik baduzue galdetu.

Zuen mezua argi geratzea oso garrantzitsua izango da, baina kontutan izan ez dela egokia testu kopuru handia egotea. 
Beste alde batetik, diseinua ere oso garrantzitsua izango da. Saiatu zaitezte zuen infografiaren itxura ona izan dadin, erakargarria, kreatiboak izan.
Jarduera hau egiteko, lau egun dituzue. Lehenengoa jarduera hau ondo irakurri eta tresna apur bat ezagutzeko izango da. 

Ordenadoreetan banaka zaudetenez, bakoitzak berea egingo du eta gero, blogean sarrera idazteko orduan ere, bakoitzak bere sarrera idatziko du. Hau da, jarduera hau banakakoa izango da.
____________________________________________________________________________
Emaitza:
Infografia bukatutakoan, blogean sarreratxo bat idatziko duzue "Kontzientziazio kanpaina" izenekoa, non azalpen txiki baten ondoren ( azaldu laburki zer den ondoren aurkeztuko duzuen infografia, eta zein den horren bidez adierazi nahi duzuen mezu nagusia), zuen infografia txertatuko duzuen.


Sarreran komentatu ere zer iruditu zaizuen jarduera , nola joan diren ahozkoak orokorrean, zuenean zer hobetuko zenuketen, zuen kideen lanen balorazioa egitea egokia iruditzen zaizuen, erreza ala zaila egin zaizuen jarduera, interesgarria iruditu zaizuen ala ez,..

Aurkezpena egiteko erabili izan dituzuen informazio iturrien zerrenda adieraziko duzue formatu egokian(APA). Horretarako, lanean erabiliko duzun informazio interesgarria aurkitzen duzunean, markadoreetan gorde (karpeta batean antolatu jarduera honetarako erabiltzen dituzun web orri guztiak), horrela gero erraz aurkituko dituzu.
Ondoren,Chrome nabigatzailean luzapen bat instalatu bibliografia egiten lagunduko dizuna (CiteThisForMe)

Noskietiketa egokiak ipini. Oraingoan ere ariketa, 1ebal,zabor-elektronikoa eta gero, zuek egoki deritzozuen besteren bat.

Gainera, klase aurrean, zuen infografia (zuen blogetik ) azalduko diguzue. Zenbait kidek baloratuko dute zuen lana irakasleaz gain eta zuek ere errubrika baten bidez, zuen lana eta zuen bikotearen lana baloratuko duzue.

____________________________________________________________________________
PiktoChart gida bat
Infografia blogean txertatzeko laguntza (bideoa)
_________________________
Errubrika:

Blog
sarrerako edukia
Sarrerak ez du eskatutako azalpenik ematen. Edo ez du azaltzen zer den txertatutako edukia edo ez du esaten zein den infografiak transmititu nahi duen mezu nagusia.Argi geratzen da aurkezten den infografia zertara datorren eta baita zein den infografiarekin transmitu nahi den mezu nagusia.
0 puntu 0,5 puntu 1puntu
INFOGRAFIA
MEZUA
Ez da argi geratzen zer mezu transmititu nahi duen.  Mezu argia baina ez doa bat egileak sarreran esandakoarekin.
Mezu nagusia argi baina gainontzekoa ez dago argi, ordena edo antolaketa ez da egokiena.
Mezua oso argi geratzen da adierazita infografian. Informazioa ondo antolatuta dago.
0 puntu2puntu4 puntu
INFOGRAFIA
Itxura/Diseinua
Txapuza bat da. Testu txikiegia eta asko, irudi eskasak, ikonoak txarto aukeratutaZenbait ikono, irudi, grafiko...ez dira egokiak baina ez da orokorra. Mezua transmititzeko aukeratutako irudiak, ikonoak, fuenteak, oso egokiak dira. Oso diseinu erakargarria.
0 puntu1,5 puntu3 puntu

INFOGRAFIA
Kolorean aukeraketa
Kolore konbinazio eskasa. Ez dira elementu guztiak ondo ikusten.
Ondo aukeratutako koloreak. 
0 puntu
1 puntu
Ahozko azalpenaTxarto azalduta. Ez dute prestatu.
Jarrera desegokia: barrezka...
Erdixka: ez da guztiz argi geratu eman nahi duten mezua , ez dute ondo prestatu eta ez zekiten zer esan behar zuen bakoitzak.Ondo azaldu dute bien artean infografiaren mezua. 
 0 puntu1 0,5 puntu1 puntu

Izenbururik ez : -1 (Izenburu egokia: Kontzientziazio kanpaina)
Etiketak txarto: -0,5 (Etiketa egokiak: derrigorrezkoak(1ebal, ariketa) gehi berri bat gutxienez.)
Infografia ez badago txertatuta sarreran ez duzue zuen lana aurkeztuko: infografia ezin da baloratu beraz gehienez 1 puntu lortuko duzu, sarreraren edukiarena.
___________________________



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!