2021-03-01

Batxillergoa amaitu ondoren zer?

 Aurtengo egoera berezia dela eta, ikasle batzuk noizean behin etxean eman behar dituzue egun batzuk konfinatuta eta ezin duzue klasean egiten ari garen lanarekin jarraitu. 

Kasu horietan eta kontutan izanda hurrengo urtean batxillergoa amaituko duzuela eta zer egingo duzuen pentsatzen joan behar duzuela, proposatu dizuedan lana zuen blogean horren inguruko sarrerak idaztea da.

Momentuz medikuntza eta fisika graduei buruzko ikasketen inguruko informazioa jaso dezakezue Asier Tagliavia eta Julene Palaciosi esker. 

Orri honetan aurkituko dituzue bilduta egindako lan guztiak. 


2021-02-28

Lauroko ikasle ikertzaile talde bat Exporecercan

Izadi, Aiala, Leire eta Nahia, Lauroko ikasle taldea Exporecercan ikerketa lana aurkeztu dute
Izadi, Leire, Aiala eta Nahia

Izadi Diego,  Leire Soto, Nahia Urteaga eta Aiala YañezLauroko lehen batxillergoko ikasleek, asteburu honetan Bartzelonan urtero ospatzen den Exporecerca lehiaketan parte hartu dute.  Ikerketa ikasgaian egiten ari diren "Landareen hazkuntza mikrograbitatean" lana aurkeztu dute bertan. 

Atzo, otsailaren 27an, larunbat goizean, haien lana aurkeztu zuten bi aldiz online. Primeran egin zuten eta hemendik zoriondu nahi ditugu Aiala, Izadi, Leire eta Nahia, eta noski, haien Ikerketako irakasleak Amaia Perez eta Begoña Diez de Ulzurrun

Ikusi nahi baduzue haien bigarren aurkezpena, hona hemen bideoa (Bideoa ikusi behean ez bada kargatzen)


 Gaur arratsaldean, otsailak 28, 17:00etatik aurrera, sari banaketa izango da. 
Saioa zuzenean jarraitu nahi baduzue YouTuben zuzenean emitituko dute hemen.

2020-09-08

IKT KURTSO BERRIAREN HASIERA

Kaixo IKTero berriak! 
Urtero bezala, hasteko, zuengandik informazio apur bat jaso nahi nuke gure lana ahalik eta erosoen izan dadin eta denak gustora lan egin dezagun. 

Beraz, zuen IKT-ko lehen lana hauxe da: esteka honetan sakatu eta zabalduko zaizuen galdetegia erantzun ezazue.

Ondoren, nik kontatuko dizuet apur bat zein den kurtso honetan programatuta daukaguna, gauzak ondo jarraituz gero behintzat.





2020-03-16

Martxoaren 16-18(1B)-17(1A)-rako lana - Koronabirusa

Aste honetan eta etxeko egonaldi hau amaitu arte zerbait egin beharko duzue etxean IKTko orduetan!

Gaur, eskegiko dizuet hemen esteka gure bideojokuak egiteko programa instalatzeko artxibora. Etxean Windows sistema eragilea duzuenak  soilik instala dezakezue bertatik eta egun hauetan lana aurreratu dezakezue, baina guztiek ez duzuenez aukera hori izango, blogean informazio interesgarria argitaratuko duzue.

EGUNERATUTA ZEROLAUNCHER INSTALATZEKO GOIKO ESTEKA!!!!!  Ea honek ondo funtzionatzen duen. Baten batek frogatuz gero, esaidazue ea ondo ala txarto doan mesedez emailez!

Argi dago ezin dugula utzi Koronabirusaren gaia pasatzen blogean berari buruz hitzik idatzi gabe.
Beraz hori izango da gaurko sarreraren gaia.
Enfokatu ahal duzue nahi duzuen ikuspuntutik: aholkuak eman, egoeraren berri eman, sintomak eta gaixotuz gero eman beharreko pausuetaz informatu, ekonomiaren ikuspuntutik honen eragina, ikastolan nola doan hasi berri dugun jarduera mota berri hau, gobernuek hartitako neurriak, herrialde desberdinetan nola egin zaion aurre... NAHI DUZUENA!
Saiatu hori bai, estekak, irudi edo argazki adierazgarriak txertatzen, bideo interesgarriren bat edo audioren bat , hau da, denetariko baliabideak txertatzen.
Eta noski, ez ahaztu izenburu on bat ipintzea eta ondo etiketatzea sarrera. Sarrera bat ikasle bakoitzeko ikusi nahi dut blogean. Baten batek sarrera bereziki landua eginez gero, extra modura zenbatuko diot.

Momentuz, zalantzak edo mezuak emailez(andikoetxeal@lauroikastola.eus)!

2020-01-25

ASTE HONETARAKO LANA

LANA 1B (Urt 27 eta Urt29)

Bi egunetan ez naizenez zuekin egongo hauxe da egin beharko duzuen lana:

Hasteko  P1_BizitzaMaila egizue. Kontutan izan ariketa hori egiteko behar duzuen guztia eman dugula. Pentsatu ondo zer egin behar duen programak eta horretarako, egin ditugun ZilchScriptetatik (F11_aldagaiak, F12_BalioAleatorioak eta F13_Baldintzak) zer kode zati kopiatu behar duzuen. Noski, gero egokitu beharko duzue kodea eskakizunak bete ditzan.

Ariketa hau amaitu eta gero, bigarren zatiko ariketa egiten has zaitezkete, P2_PilotaKontrolatzailea.  

Honekin nahiko daukazue bi egunetarako baina norbaitek ariketa biak amaituko balitu, Programazioa-3-ko ariketarekin hasi daiteke: F3_TeklatuBidezMugitu

Zalantzarik baduzue eta ezin baduzue aurrera egin idatzi ahal didazue email bat arazoa kontatuz eta ahal badut erantzungo dizuet. andikoetxeal@lauroikastola.eus

Ostegunean ikusiko dugu non geratu zareten.

LANA 1A (Urt 27)

Asteartean ez naizenez egongo, aurreko egunean esan nizuen P1_BizitzaMaila egiteko. Kontutan izan ariketa hori egiteko behar duzuen guztia eman dugula. Pentsatu ondo zer egin behar duen programak eta horretarako, egin ditugun ZilchScriptetatik (F11_aldagaiak, F12_BalioAleatorioak eta F13_Baldintzak) zer kode zati kopiatu behar duzuen. Noski, gero egokitu beharko duzue kodea eskakizunak bete ditzan.

Ariketa hau amaituz gero, bigarren zatiko ariketa egiten has zaitezkete, P2_PilotaKontrolatzailea.  
Honekin nahiko daukazue. 

Zalantzarik baduzue eta ezin baduzue aurrera egin idatzi ahal didazue email bat arazoa kontatuz eta ahal badut erantzungo dizuet. andikoetxeal@lauroikastola.eus

Ostegunean ikusiko dugu non geratu zareten.

2020-01-14

RubeGoldberg lanak entregatzeko prozedura

  1. Exekutagarri bat (.exe) entregatu behar duzue RG1AYY-IZENA.exe  edo RG1BYY-IZENA.exe izenekoa. (non YY:Taldearen zenbakia den eta izena soilik banakako lana eginez gero ipiniko duzuelarik.) Exekutagarria lortzeko, proiektua zabalik duzuela, Project=> Export Game aukeratu eta izena idatzi. Fitxategi hori, zuen bigarren ebaluaketako Drive-ko karpetara igo ezazue, RubeGoldberg izeneko azpikarpetara.             
  2. Backup fitxategi bat (ZIP). Karpeta berean Driven. Izena aldatu eta exekutagarriaren izen bera ipini.                                                                 
  3. Ez ahaztu galdetegi hau betetzea!

Hau guztia eta ariketari buruzko zehaztasun guztiak ikusteko hona jo.

2019-12-12

1A - Abenduaren 13rako lana

Atzo, Zero Launcher-ekin frogak egiten jarraitu genuen. Klase hasieran aurreko urteetako zenbait ikasleren lanak erakutsi nizkizuen baita, ideiak hartzen joan zaitezten zuen hurrengo ariketarako, RubeGoldberg izenekoa.

Gaur, pare bat gauza egingo dituzue.

  • Ondoren, pentsatu nola egingo duzuen lana, banaka ala binaka, eta talde bakoitzak paper baten marraztuko du RubeGoldberg ariketarako proposamen bat esandako baldintzak betetzen dituena. Pentsatu zein izango den gaia (kirolak, supermerkatua, sukaldea...) zelako objektuak agertuko diren, zein izango den abiarazlea eta zein azkenik lortuko den helburua... Noski, hau ideia bat izango da eta seguraski gero aldaketak egingo dituzue, baina zerbaitetik abiatu beharklo zarete. Zainketan dagoen irakasleari papera eman (IZENAK IPINTZEA AHAZTU GABE!) 
  • Hori egin ondoren zabaldu frogak egiteko erabili dugun ariketa eta jarraitu frogak egiten. Ez geratu klasean landu ditugun gauzetan, frogatu gauza berriak, osagai berriak, .... Lasai, ez duzue ezer apurtuko hori egiteagatik eta horrela ikasten da.
Gogoratu klasean badituzuela lagundu ahal dizueten kideak!