2022-05-16

21-22 ikasturtearen amaiera (1ACD) eta nota igotzeko prozesua

Jada ikasturtea amaitzear dago eta notak eman ondoren azken esfortsu txiki bat eskatuko dizuet, ikasgaiaren balorazioa galdetegi baten bidez egitea. Zuen balorazioa garrantzitsua da guretzako ikasgaia hobetzen joan dadin urtetik urtera. 

Ez da derrigorrezkoa baina eskertuko nizueke betetzea zintzotasunez, azken baten, zuen benetako iritzia jasotzea da gure helburua.

Bestalde, datorren astean nota igotzera etorriko zarete batzuk. Etortzeko asmoa daukazuenak, MAIATZAREN 17 an email bat bidalidazue (andikoetxeal@lauroikastola.eus) "IKT NOTA IGO" gaiarekin. Ezinbestekoa da emaila bidali izana nota igotzera aurkezteko, ikasle kopurua dela eta, antolakuntza konplikatua izan baitaiteke. 

Nota igotzera aurkeztuko diren ikasle kopuruaren arabera, prozesua modu desberdinean antolatuko da.

 MAIATZAREN 19an izango dugu klase orduan nota igotzeko prozesuaren lehen atala. Bigarren atala partzialaren egunean izango da. Kasuaren arabera, ikasle batzuk ez dira 24an etorri beharko nota igotzera, lehen atalean egindakoarekin nahiko izango dutelako nota igotzeko, edo lehen atalarekin argi utzi dutelako ez dutela merezi nota igotzea.

IKTko partziala maiatzaren 24an, asteartean izango da 12:30-14:30 ordutegian.

Maiatzaren 19-ko lehen fasea gaindituz gero, 24an bi ordu izango dituzue eskatuko zaizuena egiteko. Prozesu osoan puntu bat gehienez igotzeko aukera izango duzue. Kurtsoan zehar extrak eginez beste puntu bat igotzeko aukera izan duzue, nahiz eta aukera hori gutxik aprobetxatu duzuen.

Eta bide batez, aprobetxatuko dut zuek guztiak agurtzeko. Ea denek kurtsoa ondo bukatzen duzuen eta ondoren, udako oporretaz gozatu!

Eta hemendik aurrera zorterik onena opa dizuet denei!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!