2022-05-20

21-22 kurtso bukaera eta ikasgaia gainditzeko edo nota igotzeko prozesua 1B gelarako

 Jada ikasturtea amaitzear dago eta notak eman ondoren azken esfortsu txiki bat eskatuko dizuet, ikasgaiaren balorazioa galdetegi baten bidez egitea. Zuen balorazioa garrantzitsua da guretzako ikasgaia hobetzen joan dadin urtetik urtera. 

Ez da derrigorrezkoa baina eskertuko nizueke betetzea zintzotasunez, azken baten, zuen benetako iritzia jasotzea da gure helburua.

Bestalde, zuen nota ezagutu ondoren, datorren astean batzuk nota igotzera etorriko zarete. Etortzeko asmoa daukazuenak, MAIATZAREN 20an bertan email bat bidalidazue (andikoetxeal@lauroikastola.eus) "IKT NOTA IGO" gaiarekin. Ezinbestekoa da emaila bidali izana nota igotzera aurkezteko, ikasle kopurua dela eta, antolakuntza konplikatua izan baitaiteke. 

IKTko partziala maiatzaren 24an, asteartean izango da 12:30-14:30 ordutegian.

Partzialean puntu bat gehienez igotzeko aukera izango duzue. Kurtsoan zehar extrak eginez beste puntu bat igotzeko aukera izan duzue, nahiz eta aukera hori gutxik aprobetxatu duzuen.

Eta bide batez, aprobetxatuko dut zuek guztiak agurtzeko. Ea denek kurtsoa ondo bukatzen duzuen eta ondoren, udako oporretaz gozatu!

Eta hemendik aurrera zorterik onena opa dizuet denei!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!