2021-09-02

21-22 Kurtso berriaren hasiera!

Ongi etorri  IKTero berriak!

beste ikasturte bati hasiera emango diogu eta beti bezala, galdetegi bat betetzea eskatuko dizuet. Bertatik jasotako informazioa, zuek apur bat ezagutzeko eta ikasgaiaren antolaketarako erabiliko dut.

Espero dut guztiak bideojokuak programatzen ikasteko gogoekin etortzea, hori izango baita aurten gure erronka nagusia, bakoitzak bere bideojokua garatzea.

Horrekin batera bestelako eduki batzuk ere landuko ditugu hasieran, irudi digitala, dokumentuen edizio aurreratua, blog edizioa, egile eskubideak...

Hasteko, bakoitzak blog berri bat egingo du oraintxe bertan eta jarraian niri emaila bidali blogaren URLarekin

Ondoren, blogean zuen lehen sarrera idatziko duzue nik galdetegiaren erantzunak irakurtzen ditudan bitartean. Sarrera hori, lehen ebaluazioko nota igotzeko EXTRA bat izango da, horrela gero ez duzue esango kurtso erdian ez zenekitela extrak eginez nota igotzeko aukera zegoela...😜 

Ondo irakurri extrek betebeharreko baldintzak eta amaitutzat ematen duzuenean ez ahaztu ondo etiketatzea eta argitaratzeaOndo egin baduzue, ebaluazioko nota 0,2 puntutan igoko zaizu!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!