2022-09-08

22-23 LEHEN EGUNA

Ongi etorri  IKTero berriak!

beste ikasturte bati hasiera emango diogu eta beti bezala, galdetegi bat betetzea eskatuko dizuet. Bertatik jasotako informazioa, zuek apur bat ezagutzeko eta ikasgaiaren antolaketarako erabiliko dut.

Espero dut guztiak bideojokuak programatzen ikasteko gogoekin etortzea, hori izango baita aurten gure erronka nagusia, bakoitzak bere bideojokua garatzea.

Horrekin batera bestelako eduki batzuk ere landuko ditugu hasieran, irudi digitala, dokumentuen edizio aurreratua, web orrialdeen (Google Sites) edizioa, egile eskubideak...

Eta aurten, ikasgarako Site berria izango dugu ere. Gorde zure markagailuetan esteka askotan erabiliko duzu eta!

 Has gaitezen!

2022-05-20

21-22 kurtso bukaera eta ikasgaia gainditzeko edo nota igotzeko prozesua 1B gelarako

 Jada ikasturtea amaitzear dago eta notak eman ondoren azken esfortsu txiki bat eskatuko dizuet, ikasgaiaren balorazioa galdetegi baten bidez egitea. Zuen balorazioa garrantzitsua da guretzako ikasgaia hobetzen joan dadin urtetik urtera. 

Ez da derrigorrezkoa baina eskertuko nizueke betetzea zintzotasunez, azken baten, zuen benetako iritzia jasotzea da gure helburua.

Bestalde, zuen nota ezagutu ondoren, datorren astean batzuk nota igotzera etorriko zarete. Etortzeko asmoa daukazuenak, MAIATZAREN 20an bertan email bat bidalidazue (andikoetxeal@lauroikastola.eus) "IKT NOTA IGO" gaiarekin. Ezinbestekoa da emaila bidali izana nota igotzera aurkezteko, ikasle kopurua dela eta, antolakuntza konplikatua izan baitaiteke. 

IKTko partziala maiatzaren 24an, asteartean izango da 12:30-14:30 ordutegian.

Partzialean puntu bat gehienez igotzeko aukera izango duzue. Kurtsoan zehar extrak eginez beste puntu bat igotzeko aukera izan duzue, nahiz eta aukera hori gutxik aprobetxatu duzuen.

Eta bide batez, aprobetxatuko dut zuek guztiak agurtzeko. Ea denek kurtsoa ondo bukatzen duzuen eta ondoren, udako oporretaz gozatu!

Eta hemendik aurrera zorterik onena opa dizuet denei!

2022-05-16

21-22 ikasturtearen amaiera (1ACD) eta nota igotzeko prozesua

Jada ikasturtea amaitzear dago eta notak eman ondoren azken esfortsu txiki bat eskatuko dizuet, ikasgaiaren balorazioa galdetegi baten bidez egitea. Zuen balorazioa garrantzitsua da guretzako ikasgaia hobetzen joan dadin urtetik urtera. 

Ez da derrigorrezkoa baina eskertuko nizueke betetzea zintzotasunez, azken baten, zuen benetako iritzia jasotzea da gure helburua.

Bestalde, datorren astean nota igotzera etorriko zarete batzuk. Etortzeko asmoa daukazuenak, MAIATZAREN 17 an email bat bidalidazue (andikoetxeal@lauroikastola.eus) "IKT NOTA IGO" gaiarekin. Ezinbestekoa da emaila bidali izana nota igotzera aurkezteko, ikasle kopurua dela eta, antolakuntza konplikatua izan baitaiteke. 

Nota igotzera aurkeztuko diren ikasle kopuruaren arabera, prozesua modu desberdinean antolatuko da.

 MAIATZAREN 19an izango dugu klase orduan nota igotzeko prozesuaren lehen atala. Bigarren atala partzialaren egunean izango da. Kasuaren arabera, ikasle batzuk ez dira 24an etorri beharko nota igotzera, lehen atalean egindakoarekin nahiko izango dutelako nota igotzeko, edo lehen atalarekin argi utzi dutelako ez dutela merezi nota igotzea.

IKTko partziala maiatzaren 24an, asteartean izango da 12:30-14:30 ordutegian.

Maiatzaren 19-ko lehen fasea gaindituz gero, 24an bi ordu izango dituzue eskatuko zaizuena egiteko. Prozesu osoan puntu bat gehienez igotzeko aukera izango duzue. Kurtsoan zehar extrak eginez beste puntu bat igotzeko aukera izan duzue, nahiz eta aukera hori gutxik aprobetxatu duzuen.

Eta bide batez, aprobetxatuko dut zuek guztiak agurtzeko. Ea denek kurtsoa ondo bukatzen duzuen eta ondoren, udako oporretaz gozatu!

Eta hemendik aurrera zorterik onena opa dizuet denei!



2021-09-02

21-22 Kurtso berriaren hasiera!

Ongi etorri  IKTero berriak!

beste ikasturte bati hasiera emango diogu eta beti bezala, galdetegi bat betetzea eskatuko dizuet. Bertatik jasotako informazioa, zuek apur bat ezagutzeko eta ikasgaiaren antolaketarako erabiliko dut.

Espero dut guztiak bideojokuak programatzen ikasteko gogoekin etortzea, hori izango baita aurten gure erronka nagusia, bakoitzak bere bideojokua garatzea.

Horrekin batera bestelako eduki batzuk ere landuko ditugu hasieran, irudi digitala, dokumentuen edizio aurreratua, blog edizioa, egile eskubideak...

Hasteko, bakoitzak blog berri bat egingo du oraintxe bertan eta jarraian niri emaila bidali blogaren URLarekin

Ondoren, blogean zuen lehen sarrera idatziko duzue nik galdetegiaren erantzunak irakurtzen ditudan bitartean. Sarrera hori, lehen ebaluazioko nota igotzeko EXTRA bat izango da, horrela gero ez duzue esango kurtso erdian ez zenekitela extrak eginez nota igotzeko aukera zegoela...😜 

Ondo irakurri extrek betebeharreko baldintzak eta amaitutzat ematen duzuenean ez ahaztu ondo etiketatzea eta argitaratzeaOndo egin baduzue, ebaluazioko nota 0,2 puntutan igoko zaizu!


2021-05-19

KURTSO AMAIERA

Aste honetan gehienek amaituko duzue ikasturte konplikatu hau eta IKT ikasgaia bereziki, baina amaitu aurretik beste azken esfortsu txiki bat egitea eskatuko dizuet.

Zuen bideojokuan egin duzuen lana baloratzerakoan, ez nuke nahi ezer garrantzitsu uztea kontutan izan gabe, eta horregatik eskatuko dizuet galdetegi baten bidez nire balorazioan kontutan izatea nahi duzuen guztia zehaztea. 

Gaur bertan eta ahalik eta arinen erantun ezazue galdetegi hau

Ondoren, nahi duenak bere jolasa hobetzen jarraitu, hor duzue ordenagailua!
Ostiralean emango dizkizuet notak eta datorren astean, asteartean, nota igotzeko aukera izango duzue. 
Ostiralean hitz egingo dugu honetaz, baina nota jakin ondoren eta larunbatera arte izango duzue epea niri email bat bidaltzeko esanez nota igotzera etorri nahi duzuela, antolakuntza lanak egin ahal izateko. Badakizue puntu bat igo ahal dela gehienez aukera honetan, beste puntu bat kurtsoan zehar igo ahal izan duzuelako extren bidez.

Hemendik aurrera, onena opa dizuet. Zoriontsuak izan!



2021-05-02

JOKUAREN AURKEZPENA GENIALLY ERABILIZ

Aurreko egunean amaitu genuan gure bideojokua.

Orain, blogean, azalduko dizkiguzue zuen jolasaren osagai guztiak eta orain arte erabili ez dugun tresna bat erabiliko dugu honetarako: Genial.ly

Izena eman Googleeko erabiltzailearekin.

Denbora gehiegi ez dugunez, txantiloi modura beheko hau erabiliko duzue. Klasean azalduko dugu lana nola egin, baina oso erreza da eta ziur azalpenik gabe ere, badakizuela nola egin.  

Lan hau bi astetan egingo dugu.

Hasteko, beheko aurkezpenaren azpian dagoen "REUTILIZAR ESTE GENIALLY" sakatu eta  txantiloia zabalduko zaizue bertan lan egitek moduan.

Gaur bertan, bakoitzak bere blogean idatziko duzue blog sarrera bat "Nire behinbetiko jolasaren aurkezpena" izenburuarekin eta zuen genially-a txertatuko duzue. Horrela, egunez egun zuen lana nola doan ikusi ahalko dugu.

Txertatzeko,  lehendabizi ziurtatu "PÚBLICO" modura daukazula eta editatzen zaudela sakatu "COMPARTIR" , Insertar aukeratu eta iframe ataleko kodea kopiatu (COPIAR) eta gero blog sarreran, pasatu HTML editorera eta bertan kodea itsatsi.

2021-03-24

IKT Ikasgaiko bloga: GAINDITZEKO GUTXIENEKOAK

IKT Ikasgaiko bloga: GAINDITZEKO GUTXIENEKOAK:   Lehen ebaluazioa gainditzeko , ondorengo gutxienekoak egin beharko dituzu: Blogean  etiketen gadgeta agerian  ipini.  Sarreretan egilea  n...