2015-09-16

Beste ikasturte bat, berriro bloga martxan!

Aurten ere, IKT ikasgaian lantzen ditugun edukien berri emango dizuegu blog honen bidez.
Ikasleak gogotsu hasi dira eta jada, bikoteka blog bat sortu dute. Klaseka antolatuta aurkituko dituzue alboko orrietan.
Gure lehenengo proiektua "Zabor elektronikoa, arazo bat?" izango da eta bideo hau ikusita eman diogu hasiera:
Hau abiapuntu modura hartuta, gaian murgiltzen joango gara... 

Interesgarria ,ez?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!