Lehenengo jarduera
🎥 Ondoko dokumentala (Cosima Dannoritzer-en "Comprar, tirar, comprar" (2010) ) ikusiko dugu gaian koka gaitezen:
✍ 1.1 LEHEN PARTEA
Bideoaren lehen zatia (25 minutu) ikusi ondoren, ondoko galderak erantzuten saiatuko zarete, beraz adi egon eta apunteak har itzazu!
- Zer gertatzen zaio Marcosen inpresorari? Zer konponbide proposatzen diote? Zer egiten du Marcosek?
- Zein objektua izan zen "zaharkitze programatua" jasan zuen lehena? Azaldu zein izan zen prozesua.
- Bilatu Livermoreko bonbilaren webcam-a erakusten duen web orrialdea eta txertatu hemen esteka, bere istorioa apur bat kontatuz.
- Zaharkitze programatua, gizartean gertatutako aldaketa nagusi batekin batera etorri zen. Zein?
- Kontatu Ford eta General Motors-en estrategia desberdinak kotxeak saltzeko. Zein irten zen garaile?
- Noiz eta nork proposatu zuen "Derrigorrezko zaharkitzea"? Zein zen helburua? Martxan jarri zen?
Galdera hauek erantzuteko, zuen bloga erabiliko duzue, aurreko guztia biltzen duen sarreratxo bat idatziz: "1.jarduera-Zabor elektronikoaren jatorria-1" izenburua izango duena.
Bertan, hasieran, ikusitako bideoa txertatuko duzue ( bideoa aurkezteko paragrafotxo bat idatzi), eta testuan zehar, ikusitakoarekin lotutako argazki pare bat sartuko dituzue (web-eko argazki bezala sartu: Desde una URL eta azpian epigrafearen bidez (leyenda) azalpen txiki bat idatziz), eta hiru esteka ere testuan zehar txertatuta. Estekak, aparteko fitxa baten zabaldu daitezela.
Sarrera argitaratu aurretik, etiketatuko duzue.
Etiketak, sarrerak erraz aurkitzeko erabiliko ditugu eta kasu honetan, ondoko etiketak ipiniko dituzue: ariketa, 1ebal, zabor-elektronikoa
Gainera, zuek egoki deritzozuen beste etiketa bat edo bi ere ipiniko duzue.
ERRUBRIKA
Gainera, zuek egoki deritzozuen beste etiketa bat edo bi ere ipiniko duzue.
ZENBAT DENBORA DAUKAZUE HAU EGITEKO?
Bi ordu eta erdi dituzue sarrera idazteko.ERRUBRIKA
✍ 1.2 BIGARREN PARTEA
25. minututik 50. minutura ikusiko dugu eta ondoren, aurrekoan bezala, blog-sarrera berri baten bidez, "1.jarduera-Zabor elektronikoaren jatorria-2", ondoko galderak erantzun:
- Zein izan zen 50. hamarkadan zaharkitze programatuaren inguruan gertatu zen aldaketa nagusi bat?
- Zein izan zen ingeniarieni planteatu zitzaien dilema garai hartan eta nola erreakzionatu zuten?
- Bilatu eta txertatu bideoan agertzen den pelikula (Youtuben bilatu) gai honen inguruan. (Traje zuriz jantzitako gizonarena).
- Zer produktu erabiltzen da bideoan honen adibide modura? Bilatu eta hemen sartu produktu honen iragarki bat. (Irudi bat)
- Kontsumo gizartearekin kritikoak zirenak zer esaten zuten "Hazkundearen gizartea"-ri buruz? (Aipatu zer hiru gauzatan dagoen oinarrituta gizarte hori)
- Zein da bideoan agertzen den metafora honen inguruan?
- Marcosen inpresorara bueltatuz, momentuz zelan doa bere arazoa?
NOLA?
Galdera hauek erantzuteko, zuen bloga erabiliko duzue, aurreko guztia biltzen duen sarreratxo bat idatziz: "1.jarduera-Zabor elektronikoaren jatorria-2"
Aurrekoa bezala, edukiarekin lotutako argazki pare bat sartuko dituzue (web-eko argazki bezala sartu: "Desde una URL" eta azpian epigrafearen bidez azalpen txiki bat idatziz), eta hiru esteka ere testuan zehar txertatuta. Estekak, aparteko fitxa baten zabaldu daitezela.
Sarrera argitaratu aurretik, etiketatuko duzue.
Etiketak, sarrerak erraz aurkitzeko erabiliko ditugu eta kasu honetan, ondoko etiketak ipiniko dituzue: ariketa, 1ebal, zabor-elektronikoa
Gainera, zuek egoki deritzozuen beste etiketa bat edo bi ere ipiniko duzue.
Gainera, zuek egoki deritzozuen beste etiketa bat edo bi ere ipiniko duzue.
ZENBAT DENBORA DAUKAZUE HAU EGITEKO?
Bi ordu eta erdi duzue sarrera hau idazteko.ERRUBRIKA
✍ 1.3 HIRUGARREN PARTEA
50. minututik amaierararte ikusiko dugu eta ondoren, aurrekoetan bezala, blog-sarrera berri baten bidez, "1.jarduera-Zabor elektronikoaren jatorria-3" izenburua izango duena, ondoko galderak erantzun:
- Azaldu zer gertatzen ari den Ghanan. (Aipatu bideoan agertzen den zabortegia bihurtu den herriaren eta zehazki auzoaren izena, eta txertatu Google Maps-eko mapa bat lekua erakutsiz ❓NOLA❓) Legezkoa al da egiten ari garena herrialde garatuak gure zaborrarekin?
- Azaldu Serge Latouchek proposatzen duena gaurko gizarte kontsumistak dakartzan arazoei aurre egiteko.
- Azaldu "Cradle to Cradle" deritzon bideoan agertzen den beste proposamena.
- Idatzi bideo zati honetako bi esaldi esanguratsu, nork esaten dituen aipatu eta ematen duten mezuarekin ados zaudeten ala ez komentatu.



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!