Identitate digitala- 2. jarduera: "Follow me" dokumentala


Instagram-eko alde izkutua ezagutuko dugu "Follow me" dokumentala ikusiz. (Gaztelerazko azpitituloak ipini ingelesez ez baduzu ondo ulertzen)

Ondoren, blog sarrera bat idatziko duzu dokumental hau komentatuz. Noski, dokumentala sarreran txertatu zure sarrera ikusten duenak dokumentala ikusi ahal izan dezan nahi izanez gero.

Sarreran ager dadila dokumentalaren egilea eta urtea.

Egizu dokumentalaren laburpen bat.

Ondoren baloratu ikusi duzuna. Instagrameko kontua daukazu? Ezagutzen zenituen bertan kontatzen diren gauzak? Zerbaitek deitu dizu atentzioa? ...

Dokumentala ikusi ondoren, instagram sare sozialariekiko daukazun iritzia aldatu da? 

Sarrera guztietan bezala estekak txerta itzazu eta bukatutakoan ez ahaztu sarrera etiketatzea (1ebal, ariketa, instagram, ...)

Dokumentala ikusteko saio bat erabiliko duzu eta sarrera idazteko bi saio. Beraz guztira hiru saio dituzu hauxe egiteko. 

3. jarduera⇰

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!