Google Sites tresna erabiliz web orrialde polit bat egitea lan erraza eta benetan interesgarria da.
Ipada erabiliz ere diseina dezakezue zuen sitea, beraz aurten, ipada erabili behar duzuen egunetan site bat egitera dedikatuko zarete.
Sitea ikasgai baten ingurukoa izango da eta bertan zuek pentsatuko duzue nola antolatu informazioa.
Batxillergoan zaudetelarik, baten batek batxillergoa amaitu ondoren zelako irtenbide desberdinak dituzuen informatzeko site bat egin dezake, hau da orientazio site bat. Oso lagungarria izango litzateke zuen ikaskide guztientzako eta zuentzako baita, informazioa biltzerakoan ziur gauza asko argitzen zaizkizuelako.
Ondoko irudietan agertzen direnak, ikastolan erabiltzen ditugun site batzuk dira. Ikusi hauek (sakatu irudietan) eta beste batzuk ideiak hartzeko, eta gero zuen sitea egiten hasi zaitezte.





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure komentarioa. Laster argitaratuko dut. Mila esker!